Ekitaldia
Hitzaldia. Odisea. Homero, Aritz Gorrotxategi, Eli Tolaretxipi
2025/03/31 19:00 - 21:00
Ateneo Guipuzcoanok antolatutako hitzaldia:
Odisea. Homero
Duela gutxi argitaratu da Odisearen euskarazko bertsioa,
neurtitzetan itzulia. Homeroren poema luzeak gizakiaren dimentsio
historiko eta aldakorra ematen digu, batetik, eta, bestetik, haren
azpiko mami aldaezina. Bestela esanda, Homeroren irakurketak agerian
uzten du zenbateraino aldatu garen, eta zenbateraino ez garen batere
aldatu. Itzulera baten istorioa ere bada, itzulera ia guztiak bezala,
gazi-gozoa. Denborak bidegurutzeak eta zauriak irekitzen baitut
guztion baitan.
Aritz Gorrotxategi (Donostia, 1975) askotariko
generotan murgildu da, eta idazle eta artikulugile ibilbide oparoa
osatu du. Prosan, harenak dira, esaterako, Kearen truke, Axola ez
duenean eta Koldar hutsa zara eleberriak. Ipuingintzan,
berriz, Egurra Pinotxori, Zer egingo dugu orain opariekin?
edota Ahazten diren gauzak ipuin-bildumak aipa daitezke.
Poesiari dagokionez, besteak beste, Zaldi hustuak, Hariaz beste,
Amua eta Uda betea poema-liburuak argitaratu ditu.
Poesian bitan jaso du Kritikaren Saria. Pentsamendua eta Poesia
jardunaldien antolatzaileetako bat da, baita Balea Zuria
argitaletxearen sortzaileetako bat ere.
Eli Tolaretxipi (Donostia, 1962). Poeta, itzultzaile
eta irakaslea da. Bere azken lanak Clapotis (Trea, 2022) eta
Ojo suelto (Gato encerrado, 2023) dira. Itzlulitako poeten
artean aipatzekoak dira Tess Gallagher eta Menna Elfyn. Itzultzaile
gisa egin duen azken lana Odessa dantzan, Ilya Kaminskiren
poesia bilduma (Balea Zuria, 2023). Gipuzkoako Ateneoko "La
espiral" poesia tertuliaren antolatzailea da.
Partaideak: Aritz Gorrotxategi, Eli Tolaretxipi.
(Hizkuntza: euskara)

Areto nagusia
Donostia
Agenda KMK