Ekitaldia
Ondarea orain 2025. Itsas hondoan
2025/05/19 18:30 - 20:00
GFAko Kultura Ondare Zuzendaritzak antolatutako hitzaldia, Ondarea Orain 2025 Jardunaldien testuinguruan
Itsas hondoan
Kultura Ondarearen gaurkotasuna partekatuz
Gipuzkoako kostaldea, badia eta estuario onekin, mota guztietako
ontziek erabiltzen dute aspalditik. Horregatik, ingurune pribilegiatua
da urpeko arkeologia garatzeko. Oraingo honetan, ikus-entzunezko
baliabide desberdinak konbinatuz, azken urteetako aurkikuntzak
aurkeztuko dira; eta xehetasun handiagoz, 2024ko irailean Ondarretako
hondartzan (Donostia) egindako lanak, XV. mendeko belaontzi baten
aztarnak aurkitzea ahalbidetu zutenak.
Partaideak: Ander Arrese (Suhar), Mertxe Urteaga (GFA).
(Hizkuntza: euskara, gaztelania)

Areto nagusia
Agenda KMK