Ekitaldia
Klubak. Irakurketa klubeko saioa: "Cacereño"
2025/05/14 18:30 - 20:00
Zikloaren lehenengo irakurketa kluba, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak bultzatutako "Klubak" programaren barruan:
Cacereño, Raúl Guerra Garrido
Raúl Guerra Garridok Cacereño idatzi zuen 1969an, Extremaduratik
Euskadira iritsi zen José Bajo Fernández emigratzailearen gorabeherak
kontatzen dituen eleberria. Liburuan zehar, Euskal Herriak eskaintzen
zituen lan-aukerek erakarrita, beren lurra eta familia atzean utzi
zituzten Espainiako hainbat landa-eremutatik etorritako milaka
pertsonaren istorioa azaltzen da. Xehetasunez eta gizatasunez betetako
eleberri honetan, Guerra Garridok emigrazioaren ondoriozko arazo
konplexuak aztertzen ditu (deserrotzea, bakardadea,
kultura-desberdintasunak...), baita XX. mendeko 50eko eta 60ko
hamarkadetako Euskal Herriko errealitate sozio-ekonomikoa deskribatu
ere (lan-gatazkak, hirigintza-prekarietatea...).
Dinamizatzailea: Ander Izagirre.
(Hizkuntza: gaztelania)
Aurretiko izen-ematea ezinbestekoa
Errege-Erregina Katolikoen kalea, 16. Donostia
