Ekitaldia
Klubak. Irakurketa klubeko saioa: Ulu egiteko bolondres bila, Harkaitz Cano
2025/08/13 18:30 - 20:00
Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak antolatutako irakurketa, "Klubak" programaren barruan:
Ulu egiteko bolondres bila, Harkaitz Cano
Zerk bereizten du ulu bat otoitz batetik? Eta otoitz bat poema batetik? Izan al daiteke zerrenda bat poema? Izatez, ba ote da poema ez den zerrendarik? Lapurtutako testuei forma aldatzea aski da testu baten jabetza geureganatzeko? Ekar ote liteke poema liburu batera Oteizaren Klarion laborategia proiektua? Galdera horiei jarraiki osatu dira Ulu egiteko bolondres bila poemarioko atal ezberdinak (lau guztira: “National Portrait Gallery”, “Otoitzen liburua”, “Zerrenden liburua” eta “Klarion laborategia (1)”), diziplinari berari buruz hausnartuz eta poemaren muga formalak ikertuz, librearen librez, neurri eta errima guztietatik aske, noiz jostari eta noiz mamitsu, beti arakatzaile.
Dinamizatzailea: Uxue Alberdi.
(Hizkuntza: euskara)
Aurretiko izen-ematea ezinbestekoa

Biblioteca
Donostia
Agenda KMK