Ekitaldia
Irun Zuzenean
2025/09/19
-2025/10/11
2025ean, Irun Zuzenean musika ekimenak formatua aldatu, eta nobedadeak ekarriko ditu iraupenari eta agertokiei dagokienez. Zortzi urtez, arrakasta handia lortu du festibalak, baina Irungo Udalak, Kultura Arloaren bidez, pauso bat gehiago ematea erabaki du, eta, aurten, entzute handiko taldeen sei kontzertu antolatu ditu, lau asteburutan, CBAko agertoki berrian, zeinak Irun Zuzenean duen izena hain zuzen ere.
