Ekitaldia
Klubak. Irakurketa klubeko saioa: Beste zerbait, Dalene Sarriugarte
2025/10/13 18:30 - 20:00
Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak antolatutako irakurketa, Klubak programa ren barruan:
Beste zerbait, Danele Sarriugarte
“Ez da nobela kuirra edukiaren aldetik bakarrik,
narrazioaren dispositiboa bera da disidentea, eta euskara ez-bitarrean
idatzita dago, desira eta plazeretik abiatuta. Danele Sarriugarteren
hizkuntza erabilera mutantea da, gorputz aldakor baten modura, malgua
eta bortitza, eta bikain islatzen ditu pertsonaia eraldakor baten
ibilbideak.
Beste zerbait da heteroheziketek utzitako zaurietatik
abiatuta harreman logika berrien bila egindako bidea. Genealogia
kuirrak eta nortasun txirikordatuak ditu oinarri, eta literatura bera
bihurtzen da mutazio- eta erresistentzia-ariketa. Liburu katartikoa,
bai kontatzen duenagatik, bai kontatzen duen moduagatik. Liburu
premiazkoa, bihotzean sartu eta azalean erretzen duena. Beste zerbait
eraikitzeko, beste norbait izateko.” (Consonni, 2025)
Dinamizatzailea: Uxue Alberdi
(Hizkuntza: euskara)
Aurretiko izen-ematea ezinbestekoa

Biblioteca
Donostia
Agenda KMK