Ekitaldia
Klubak. Gure literatura bastarta
2025/10/29 18:30 - 20:00
Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak antolatutako Klubak programaren hirugarren zikloaren amaierako solasaldia:
Gure literatura bastarta
Jule Goikoetxea eta Danele Sarriugarterekin solasaldian
Gure literatura bastarta solasaldiak amaiera emango dio Koldo
Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak bultzatutako Klubak programaren
hirugarren zikloari. Uxue Alberdik gidatutako elkarrizketa honetan,
Jule Goikoetxeak eta Danele Sarriugartek berrikuntzarekin zerikusia
duten gaiak jorratuko dituzte.
Jule Goikoetxea filosofoa EHUko Zientzia Politikoen
Sailean irakaslea da eta LISIPE pentsamendu feministaren bildumaren
zuzendaria. Cambridgeko Unibertsitatean graduatu zen, eta Cambridgeko
Unibertsitateko Journal of Politicseko erredaktore atxikia izendatu
zuten. Doktoratu ondoko ikerketa-bekaduna izan da Oxfordeko
Unibertsitateko Europako Ikasketen Zentroan. Euskal Herriko
Unibertsitatean Gobernantza eta Ikasketa Politikoak masterraren
zuzendari akademikoa ere izan da. Zutabegilea eta ohiko
kolaboratzailea da nazio eta nazioarteko komunikabide
ezberdinetan. Tractatus poema liburuarekin Lauaxeta Poesia
Saria irabazi zuen. Bere azken liburuen artean daude Privatizing
Democracy (lau hizkuntzatara itzulia), Estallidos
(2021), Demokrazia patriarkala (Elkar eta Txalaparta, 2022)
eta Politeismo bastarta (2024).
Danele Sarriugarte idazlea eta itzultzailea da.
Hainbat autoreren lanak euskaratu ditu (McKenzie Wark, Angela Davis
eta Roland Barthes, besteak beste), eta elkarrizketa sakonak egiten
ditu hiru astean behin Argia aldizkariko «Jendeak» sailean. Berria eta
Pikara Magazinekin kolaboratzen du orobat. Gaur egun Formaedukia
podcasta gidatzen du Ibai Atutxarekin, Basilika plataforman. Beste
zerbait bere hirugarren eleberria da.
Partaideak: Jule Goikoetxea, Danele Sarriugarte; Uxue
Alberdi.
(Hizkuntza: euskera)
KM Kulturuneko Santa Teresa komentuko Klaustroan (Donostia).Sarrera Gaztelubide kaletik

Kultura
Donostia
Agenda KMK