Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Proiekzioa/Solasaldia. Il capitale umano

2026/03/11 18:30 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako film proiekzioa eta ondorengo solasaldia, Mosaico Italiano 6 zikloaren barruan:

Il capitale umano
Paolo Virzì | 2014 | 110’  Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin (JBGA)

Paolo Virzì-ren Il capitale umano drama koral bat da, Lonbardiako bi familien arteko loturak aztertzen dituena: Bernaschi aberatsen eta Rovelli ez hain aberatsen artekoak. Katalizatzailea Gabon-gauean izandako auto-istripu bat da, abarizia, hipokresiak eta sekretuak agerraraziz. Filmak gaur egungo gizartearen ikuspegi ziniko eta zorrotza eskaintzen du, pertsonen balioa termino ekonomikoetan soilik neurtzen dela baitirudi.

Aurkezle eta solasaldikideak: Roberta Rega, Niccolò Viveros.

(Hizkuntzak: euskara, italiera, gaztelania; filmaren hizkuntza: italiera, gaztelaniazko azpitituluekin)

Egile eskubideak babesteko asmoz, filma ez da streaming-ez igorriko. Ordez, ekitaldiaren aurkezpena eta filmaren ondorengo solasaldia besterik ez dira eskainiko.
 

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Kultura

Donostia

Agenda KMK