Ekitaldia
Proiekzioa/Solasaldia. Libera, amore mio!
2026/04/15 18:30 - 21:00
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako film proiekzioa eta ondorengo solasaldia, Mosaico Italiano 6 zikloaren barruan:
Libera, amore mio!
Mauro Bolognini | 1975 | 110’ Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko
azpitituluekin (JBGA)
Libera, Ustica uhartera baztertutako anarkista baten alaba,
antifaxista porrokatua da. Mussoliniren erregimenaren aurka protesta
egiten du eta Bigarren Mundu Gerrako erresistentzian parte hartzen du.
Horregatik, familiak hiriz aldatu behar izaten du behin eta
berriro.
Bere erabakiek komisario faxista bati aurre egitera
eramango dute.
Aurkezle eta solasaldikideak: Marina de Franceschi, Sara Agnetti.
(Hizkuntzak: euskara, italiera, gaztelania; filmaren hizkuntza: italiera, gaztelaniazko azpitituluekin)
Egile eskubideak babesteko asmoz, filma ez da streaming-ez igorriko. Ordez, ekitaldiaren aurkezpena eta filmaren ondorengo solasaldia besterik ez dira eskainiko.

Areto nagusia
Kultura
Donostia
Agenda KMK