Ekitaldia
Solasaldia. Historia mugagabea. Egia historikoa fikzio literarioan, Tatiana Țîbuleac.
2025/10/21 19:00 - 21:00
KM Kulturuneak eta CMVTk antolatutako solasaldia, Cómo contar la Historia jardunaldien barruan:
Historia mugagabea. Egia historikoa fikzio literarioan.
Zer ekarpenak egin diezaioke literaturak historiaren ezagutzari? Fikzioak gertaera historikoen ezagutzan errealitateak baino harantzago eraman gaitzake? Tatiana Țîbuleac-ek bere eleberriak Europako Historia berriaren une garrantzitsuetan kokatu ditu eta galdera horiei eta beste batzuei ekingo die.
Tatiana Țîbuleac 1978an jaio zen Chisináun,
Moldavian. Kazetaritza eta Komunikazioa ikasi zuen, eta 1995ean
Povești adevărate (Benetako istorioak) zutabea argitaratzen
hasi zen Flux egunkarian, errumanierazko egunkari garrantzitsuenetako
batean.
2007an, kazetaritza utzi zuen idazten hasteko. Vara în
care mama a avut ochii verzi, bere lehen eleberriak
ikaragarrizko eragina izan zuen bai kritikan, bai Errumaniako
irakurleengan. Hainbat hizkuntzatara itzuli da eta benetako
literatura-fenomeno bihurtu da. Era berean, antzerkirako egokitzapenak
egin dira, eta aintzatespen garrantzitsuak jaso ditu, hala nola 2019ko
urteko liburu oneneraren Cálamo saria, 2020ko Las Librerías
Recomiendan saria eta 2020ko Santiagoko Kasinoko Europako Eleberri
saria. Bere bigarren eleberriarekin, Grădina de sticlă,
Europar Batasuneko Literatura Saria irabazi zuen 2019an. 2008az
geroztik, Parisen bizi eta lan egiten du.
Luisa Etxenike idazle donostiarra da.
Cuerdas (2025), Llevar en la piel (Gijóngo Semana
Negra-ko Silverio Cañada Saria, 2024), Cruzar el agua,
Aves del paraíso, Absoluta presencia, El
detective de sonidos edo El ángulo ciego (Euskadiko
Literatura Saria) eleberriak idatzi ditu; baita La herencia
antzezlana (Buero Vallejo Saria) eta El arte de la pesca
poema-bilduma ere.
Canal Europa kulturgune digitalaren eta Un
mundo de escritoras literatura jaialdiaren zuzendaria da.
Prentsa idatzi eta irratiko hainbat hedabidetan parte hartu ohi du,
eta idazketa sortzaileko tailer bat zuzentzen du. Frantziako
gobernutik Arte eta Letren Ordenako Zaldun saria jaso du.
Partaideak: Tatiana Țîbuleac; Luisa Etxenike.
(Hizkuntza: ingelesa, euskara eta gaztelaniarako aldibereko itzulpenarekin)

Areto nagusia
Kultura
Donostia
Agenda KMK