Ekitaldia
Behobia-Donostia herri-lasterketa
2025/11/09 09:30 - 13:00
Behobia-Donostia lasterketa bat baino gehiago da. Behobia-Donostia batez ere sentimendu bat da. 100 urtetik gora zu bezalako milaka lasterkariren ilusio, sentsazio eta esfortzuek sortutako sentimendua eta, beste gutxik bezala, kirola ulertzen, gozatzen eta maitatzen duen herri baten harrerak eta jarrerak sortutako sentimendua.
