Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Klubak. Coca-Cola bat zurekin, Beñat Sarasola

2026/01/21 18:30 - 20:30

Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak antolatutako irakurketa saioa, Klubak programaren barruan:

Coca-Cola bat zurekin, Beñat Sarasola 

Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak bultzatutako Klubak programako irakurketa klubaren 2026ko saioei hasiera emango diegu. Guztira, sei saio dinamizatuko ditu, euskaraz, Uxue Alberdik. Lehen hitzordua urtarrilaren 21ean izango da. Bertan, Beñat Sarasolaren Coca-cola bat zurekin obraz hitz egingo dugu. 

Frank O'Hara poetak zuzendutako lehen erakusketaren pase berezia New Yorken. 1960ko uda. Espainiako pintura eta eskultura berriaren lagin on bat biltzea da ideia, eta hautagaien artean daude nazioartean sona hartzen ari diren Oteiza eta Chillida izeneko artista bi ere. Artea erregimen frankista zuritzeko baliatu ez dadin adi daude, aldiz, beste zenbait. Eta, bitartean, O'Harak, lanak lan, Vincent Warren dantzari eta maitalearengan du jarrita bere gogo biziena.
Dinamizatzailea: Uxue Alberdi.

(Hizkuntza: euskara)

Aurretiko izen-ematea ezinbestekoa da.

Saioa KMK Liburutegian izango da, Donostiako Errege-Erregina Katolikoen kaleko 16 zk-n.
Google Calendar-era gehitu

Biblioteca

Kultura

Donostia

Agenda KMK