Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Solasaldia. Generozko fikzioaz, Asier Urbieta, Koldo Almandoz.

2026/01/27 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren barruan:

Generozko fikzioak

Asier Urbietak eta Koldo Almandozek Generozko fikzioak izeneko saioan sakonduko dute, fikzioan generoa baliatzeari buruz. Urbietak Goteborgen estreinatu zuen bere lehen film luzea, Faisaien irla / Pheasant Island (La isla de los faisanes) (Zinemira), eta Koldo Almandozek, berriz, Zeru ahoak / Mouths of Sky (Bocas de cielo) aurkeztu du, Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean hautaturiko euskarazko lehen telesaila.

Partaideak: Asier Urbieta, Koldo Almandoz; Sara Hernández (moderatzailea)

(Hizkuntza: euskara)

Ziklo honek ez du streaming bidezko igorpenik. Zikloaren ekitaldi guztien bideoak 2026ko ekainetik aurrera eskuragarri egongo dira.

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Kultura

Donostia

Agenda KMK