Ekitaldia
Iparraldea Bertan. Ekiza
2026/02/03 19:00 - 21:00
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatutako kontzertua, Iparraldea bertan-go XXV. edizioaren testuinguruan:
Ekiza
Jurgi Ekiza, Willis Drummond-eko kantaria eta gitarristak, taldearen
etenaldi mugagabea baliatu du bere bakarkako bigarren lana
isolamenduan prestatzeko: Argitzala. Album hori modu berezi
batean aurkeztera dator: bakar bakarrik eszenatokian, alde batetik
kanta batzu modu intimista eta gordin batean emanez baina bestetik,
abesti batzu modu apainduago batean proposatuz ere. Aukera berezia
izanen da orduan, diska berri hori zuzenean gozatu eta bizitzeko,
baita artistaren ibilbidearen proiektu ezberdinetako kanten moldaketa
bereziak primizian entzuteko.
Partaidea: Jurgi Ekiza.
(Hizkuntza: euskara)

Areto nagusia
Kultura
Donostia
Agenda KMK