Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Iparraldea bertan. Habia. Omen

2026/02/10 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatutako kontzertua, Iparraldea bertan-go XXV. edizioaren testuinguruan:

Habia.  Omen 

Habia-k ahots liluragarriak eta polifonia aberatsak uztartzen ditu, gaurko poesia eta bizi dugun errealitateak elikatzen duten unibertso batean, emozioaren eta paisaia soinudunen arteko gurutzagunean. Hizkuntza, ekologia, amodioa, sexua, artea, kultura, bizia… azaltzen dira Iparraldeko talde honen melodietan. Emozioak ekoiztea dute helburu. Poesia garaikidean oinarritzen den ikerketa berri bat jarri dute martxan, gaurko hizkuntza librean. 

Partaideak: Maiana Aguerre, biolina eta ahotsa; Maia Iribarne Olhagaray, biolina eta ahotsa; Elena Haira, biola eta ahotsa; Amaia Hiriart,  txeloa eta ahotsa. Patrick Fischer, soinua; Antoine Decembri, argia; Kristof Hiriart, zuzendaritza artistikoa.

(Hizkuntza: euskara) 

Ikusi ekitaldiaren bideoa

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Kultura

Agenda KMK