Ekitaldia
Iparraldea bertan. HorHor hirukotea
2026/02/17 19:00 - 21:00
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatutako
kontzertua, Iparraldea bertan zikloko XXV. edizioaren testuinguruan:
HorHor hirukotea
Gure hitzak kanta, berriz kanta…Itxaro Borda, Francis Jammes,
Joxean Artze, Manex Lanatua, Jean Giono eta hatsa hartzeko
ezinbestekoak zaizkigun beste poeten idatzi ederretatik abiatuz, gure
Xibero xoxoko soinu laborategian ondutako kantu bitxiak eskaintzen
ditugu. Uhaitz eta txorien kantuari nahastekoak, lau haizetara
eramaitekoak, hizkuntzen intimitatean, ahots soilez baita artetarik
kontrabaxuz eta teklatuz lagundurik.
Partaideak: Elsa Oliarj-Ines, ahotsa eta
teklatua; Claudine Arhantzet, ahotsa; Maika
Etxekopar, ahotsa eta kontrabaxua.
(Hizkuntza: euskara)

Areto nagusia
Kultura
Donostia
Agenda KMK