Ekitaldia
Hitzaldia. La ciencia forense al descubierto. Paco Etxeberria
2026/02/19 19:00 - 21:00
KM Kulturunea eta Canal Europak antolatutako hitzaldia:
La ciencia forense al descubierto.
Paco Etxeberria auzitegiko zientzietako aditua bere lanbidearen zirrikituei buruz arituko da solasean Juan Alberto Vich Álvarez idazle eta editorearekin. Bien artean aztertuko dute auzitegi medikuak gaur egun duen benetako rola, memoria historikoan duen eragina eta lege prozeduretan duen garrantzia. Horrela, intuizio profesionalaren eta material teknikoaren artean egon behar duen oreka ikusaraziko dute, lan horrek sortzen dituen eztabaida sozialak, eta hogeita hamar urte baino gehiagoko ikertzaile jardunean izan duen bilakaera.
Paco Etxeberria Medikuntzan doktorea da, Lege eta Auzitegi-Medikuntzan eta Auzitegi-Antropologiako espezializatuta eta EHUko Auzitegi-Medikuntzako irakasle titularra ere bada. Donostiako Probintzia Auzitegiko auzitegi-medikua 1983tik 1992ra izan zen.
Juan Alberto Vich idazlea, editorea, kultura kudeatzailea eta hainbat hedabideetan kolaboratzailea da. Diziplina anitz biltzen dituen (artea, zientzia, literatura) Trépanos kultur aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria da.
Partaideak: Paco Etxeberria (hizlaria); Juan Alberto Vich (aurkezlea eta moderatzailea)
(Hizkuntza: gaztelera)

Areto nagusia
Kultura
Donostia
Agenda KMK