Albisteak
Albisteak
Gipuzkoako azken albisteak

Aldundiak 25,1 milioi euro transferituko dizkie udalei, COVID funtsetatik eratorriak
Diputatu nagusiak erabakia jakinarazi die gaur Eneko Goia, Donostiako alkateari; Jon Iraola, Eibarko alkateari; eta Izaro Elorza, Oñatiko alkateari.

Aldundiak prebentziozko PCR listu probak aktibatu ditu adinekoen egoitzetako langileentzat
Egoitzetan COVID-19a zaintzeko eta kontrolatzeko protokoloak agindu bezala, lurraldeak 150 kasuko langa gainditzen duenean, PCR listu probak aktibatzen dira langileentzat.

Gipuzkoako egoitzetako egoiliarren eta senitartekoen %74,5ek positiboki baloratu dute zainketen kalitatea pandemian zehar
Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko adinekoen egoitzetan egindako ebaluazioaren emaitzak aurkeztu ditu, arretaren kalitatea eta COVID-19aren eragina neurtzeko

Gipuzkoarren %89,2ak tokatzen zaionean hartuko du COVID-19 gaitzetik babesteko txertoa
%6,4 bakarrik da txertoa hartzea nahiago ez duela diotenen ehunekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako udaberriko soziometroaren arabera.

Aldundiek eta Jaurlaritzak egoitzetan eguneroko harremanak bermatzea adostu dute
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoitzetan bizi diren egoiliarrak egunero irten ahal izango dira, ahal dela, paseo terapeutikoetan, eta, kasu guztietan, espazio itxiak edo jendetsuak saihestuta.

20>30 Agendaren kontraste faseari ekin zaio, egoitzetako senitartekoekin
Maite Peña diputatuak gidatu du saioa, beren ekarpenak jaso eta jarduera-planaren diseinua eztabaidatzeko helburuarekin.

925.000 euro Gipuzkoako enpresen mugikortasun berria bultzatzeko
Diputatuen Kontseiluak ‘Smart Mobility Industry’ laguntza programa onartu du, aurtengo deialdian hainbat berritasun dituena.

Aldundia agenda estrategiko berri bat lantzen ari da Gipuzkoa zaintzaren abangoardian kokatzeko
Gipuzkoa 2020>2030 Agendaren helburua da lurraldeak gizarte politika "partekatuak" izatea, arreta eta zaintzarako eredu berri bat eratzeko gai direnak

Bihar berrekingo zaio Reale Arenako txertaketari, 930 Pfizer dosirekin
Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat gizarte kolektiboetako 5.000 erabiltzaile eta langileri jarri die txertoa dagoeneko.

“Laugarren olatuaren hedapenak eskatzen digu are eta kontu handiagoz ibiltzea eta kontaktuak murriztea"
Lurraldean COVID-19 kasuen hazkundea geldiarazte aldera, Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako gizarteari dei egin dio indarrean dauden "neurriak zorrotz betetzen" jarraitzeko