Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Mugikortasuna
Azpiegiturak
gaietarako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

20
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Gabonetako turismoa sustatuko du, Gipuzkoako udalei zuzendutako laguntza-ildo baten bidez

2026/10/05

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 100.000 euroko dirulaguntza honen helburua da garai hauetan herrietako dinamismo ekonomikoa sustatzea.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolamendu Departamentuak unibertsitateko bi elkarte berri diruz lagunduko ditu, dozenaka ikaslek egunero Debagoienera joan-etorriak egin ditzaten

2026/10/02

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Ziztu eta Donostia-Leioa elkarteekin egin zen bezala, Unibide Elkartea eta Martxan bidaiariak erakundeak diruz lagunduko ditu. Bi erakunde horiek Goierriko eta Urola Garaiko ikasleak, batetik, eta Urola Kostako eta Urola Erdiko ikasleak, bestetik, Debagoieneko unibertsitate-campusetara lotuko dituzte, pertsona horien joan-etorrien kostua MUGIrekin bidaiatuz gero izango luketenaren antzekoa izan dadin.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak BU08 lineari zerbitzu berri bat gehitu dio, langileek lanaldia amaitu ondoren etxera itzultzeko aukera izan dezaten

2026/09/30

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, urriaren 13tik, asteartea, Donostia eta Tolosa zuzenean lotzen dituen lineak zerbitzu berri bat izango du astelehenetik ostiralera, 22:10ean abiatuko dena Donostiako Askatasunaren Etorbidetik.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak ziurtatu du BI02 lineak, lehengo E21-a, lanera garaiz iristea bermatuko duela urriaren 1etik aurrera eta espedizio bat gehituko dio BI07 lineari Unibertsitatera iristeko

2026/09/28

Mugikortasuna

Azahara Domínguez: "Emakida berria iragarri zenetik, iradokizun eta ekarpen ugari jaso ditugu, eta arin ari gara lanean erabiltzaileen beharrei erantzuteko, Lurraldebuseko gainerako lineekin egin dugun bezala. BI02aren ordutegia doitu dugu eta espedizio bat gehitu dugu BI07ra, pertsona guztiak beren lanetara eta ikasketa-zentroetara ordutan iritsi ahal izan daitezen, baita etxera itzuli ere, horrela ziurtasuna eta zerbitzuarekiko konfiantza emanez"

Zarauzko saihesbidearen lanak azken txanpan sartuko dira, AP-8 irteerako biribilgune berria eta Abendañoko poligonora arteko zatiaren irekierarekin

Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Xabier Txurruka alkateak obretara bisitan azaldu dutenez, bihar zabalduko da tarte berria. Saihesbidea amaitu ahal izateko, autopistaren egungo irteera adarra itxi egingo da bi hilabetez eta ibilgailuek bihar irekiko den bide berria erabili beharko dute AP-8tik ateratzeko garaian

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, beste behin ere, Retina Gipuzkoa Begisare elkartearekin elkarlanean jardungo du, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen inguruko sentsibilizazioa sustatzeko

2026/09/25

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak eta Retina Gipuzkoa Begisareko presidenteorde Ana Grijalbak datozen egunetan Erretinaren eta Ikusmenaren Munduko Egunak direla eta Lurraldebuseko autobusetan egingo den kanpaina aurkeztu dute.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak goizeko lehen orduan Loiuko aireportura joateko autobusa eskainiko du urte osoan

2026/09/24

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, urriaren 1etik aurrera, linearen neguko ordutegia indarrean sartzen denean, 4:15ean zerbitzu bat eskainiko da, Loiutik irteten diren lehen hegaldietara garaiz iritsi ahal izateko.

Azahara Domínguez diputatuak Oarsoaldean eta Bidasoan Lurraldebuseko zerbitzu berriak eskualde horietako bizilagunei ekarriko dizkien hobekuntzak aurkeztu ditu

2026/09/21

Mugikortasuna

Diputatuak emakida berriak ekarriko dituen aldaketak azaldu ditu. Emakida berria datorren urriaren 1ean jarriko da martxan, eta eskualdeen egungo beharretara egokitutako zerbitzu “zabalagoa, hobeto koordinatua eta egokitua” eskainiko du. Azahara Domínguezek azpimarratu du garraio publikoa zerbitzu malgua dela, eta behar berriak antzeman ahala, beharrezkoak diren aldaketak egingo direla, Lurraldebuseko gainontzeko lineetan egiten den moduan.

ONCEk sentsibilizazio-saio bat antolatu du Eibarren, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuarekin eta Udalarekin elkarlanean, Europako Mugikortasunaren Astearen esparruan

2026/09/15

Mugikortasuna

Datorren ostiralean, hilak 18, 12:30ean, Unzaga plazan egingo den ekimen honen bidez, eibartarrek simulazio-betaurrekoak erabiltzeko eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek garraio publikoa erabiltzean izaten dituzten zailtasunak beren larruan bizitzeko aukera izango dute.

Behoria Garbia, turismoa, aisialdia eta ingurumenaren zaintza uztartzen dituen hitzordua, Oriora iritsiko da datorren irailaren 26an

2026/09/14

Mugikortasuna

Jardunaldiak adin guztietako pertsonentzako ekimen ugari izango ditu, eta helburu nagusia da Oriako itsasadarra, itsas kultura, ingurumen-hezkuntza, tokiko ekonomia eta turismo arduratsua uztartzea.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko Eskuzaitzeta eta Zubietarako linea berria irailaren 21ean jarriko du martxan

2026/09/12

Mugikortasuna

Linea berri honek goizeko lehen ordutik emango du zerbitzua (5:30etik Donostiatik eta 6:05etik Eskuzaitzetatik), eguneko azken ordura arte (21:30era eta 22:05era, hurrenez hurren), eta astelehenetik igandera bitartean ibiliko da.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antoketako Departamentuak ‘Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin’ ekimena eta berrikuntza gisa, ‘Misterioa Topo Express-ean’ escape jokoa eskualde guztietara eramango ditu,  Europako Mugikortasunaren Astearen baitan

2026/09/10

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, ekimen hau irailaren 16an, asteazkenean, hasi eta irailaren 25era, ostirala, bitartean egingo da, Eibarren, Deban, Azpeitian, Azkoitian, Donostian, Lasarte-Orian, Zarautzen, Orion, Irunen, Hondarribian, Errenterian, Oiartzunen, Tolosan, Villabonan, Beasainen, Ordizian, Arrasaten, Bergaran, Zumarragan eta Legazpin.

Egungo bidegurutzea ordezkatuko duen biribilgune bat eraikiko da Olentzon, Zizurkil eta Asteasu arteko errepidea hobetzeko lanen barruan

2026/09/08

Azpiegiturak

Diputatuen Kontseiluak Tolosaldeko errepideetan hobekuntzak egiteko hiru jarduketa onartu ditu gaur: Olentzon biribilgune berria, zarataren aukako pantaila lerroa Tolosan N-Iean eta oinezkoentzako ibilbide seguru berria

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzua hobetu du Gaintzan, GO23E linean bi espedizio berri eginez

2026/09/04

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, irailaren 7tik aurrera, astelehenetik ostiralera bitartean bi espedizio berri egingo dira, Ordiziatik 14:40an eta 20:45ean aterako direnak.

Lizitaziora atera da Mendeluko zeharbidea bulebarizatzeko proiektuaren idazketa, obrak 2027an hasteko

2026/08/27

Azpiegiturak

Proiektuak Amute eta Zubimuxuko biribilguneen arteko zeharbidea eraldatuko du, espaloi berriekin, bidegorri batekin eta bide segurtasuna eta trafikoaren, oinezkoen eta txirrindularien arteko bizikidetza hobetzeko neurriekin.

Aldundiak Sorabillako bide-txirikordatzea berrantolatzeko proiektua idazketa lizitatuz, pausu berria eman du Andoaingo Hobekuntza Plan Integralaren garapenean

2026/08/21

Azpiegiturak

Proiektuak aukera emango du N-I eta A-15 errepideen arteko mugimenduak ordenatu eta trafikoaren segurtasuna eta arintasuna hobetzeko. Aldi berean, Bazkardoko lotune berria eta hobekuntza eta integraziorako jarduera osagarriak garapen teknikoan daude dagoeneko.

Aldundiak Isuskitzako tuneleko (AP-1) ebakuazio-galeriak birgaituko ditu

2026/08/11

Azpiegiturak

Bidegik 1,7 milioi euroko inbertsioa egingo du larrialdietarako ezinbestekoa den segurtasun-elementu honen saneamendu- eta euste-lanetarako.

Arrasate, Eskoriatza eta Hernanin autobideko zerbitzuguneek karga elektriko azkarreko harguneak izango dituzte urte hasieran

2026/08/07

Azpiegiturak

Aldundiak 3 milioi euroko inbertsioa egingo du AP-1 eta AP-8 autobideetan lau kargagune egokitu, bide segurtasuna hobetu eta lurraldeko mugikortasun jasangarriko azpiegitura indartzeko lanetan.

Oiartzungo ordainlekuko bide guztiak gaurtik irekita, berritze lanen azken faseari ekingo zaio

2026/08/03

Azpiegiturak

Estazio honetan berritu den seigarren eta azken bidea martxan da. Lanek irailera arte jarraituko dute, portikoko barne-instalazioetan egingo diren azken esku-hartzeekin.

Aldundiak Amuteko biribilgune berriaren eraikuntza lizitatu du, Hondarribiko sarbideak hobetzeko

2026/07/28

Azpiegiturak

Aldundiak 1,32 milioi euro bideratuko ditu egungo bidegurutze semaforizatua ordezkatu eta trafikoaren segurtasuna eta arintasuna hobetzeko. Jarduketa Bidasoaldeko Hobekuntza Plan Integralaren parte da, eta bidegorri eta oinezkoentzako ibilbide berri batekin osatu du jarduketa hau.