Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Mugikortasuna
Azpiegiturak
gaietarako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

4
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko geltoki berriak jarriko ditu Gaintxurizketan, erabiltzaileek garraio publikorako sarbide segurua izan dezaten

2025/06/12

Mugikortasuna

Geltoki berri horiek E20 (Hondarribia>Donostia), E26 (Irun>Donostia N-I), E27 (Hondarribia>Donostia N-I) eta E77 (Hondarribia>Donostia gaua) lineei eragingo diete, eta Perrene auzoan egongo dira, Muebles Rey parean (Hondarribirako norabidean) eta Errekalde bailaran, Euskotreneko geralekutik metro gutxira (Donostiarako norabidean), eta GI-636 errepidearen gainean jarri den oinezkoentzako pasabiderako sarbidea izango dute.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Bidasoako erreklamazio historiko bati erantzun dio, Hondarribia eta Irun eta Donostiako ospitale-eremuaren eta Miramon arteko linea zuzen berri batekin

2025/06/10

Mugikortasuna

Linea berri honek E29 (Hondarribia>Irun>Donostia (Ospitaleak) izena izango du, eta ekainaren 20tik (ostirala) aurrera funtzionatuko du. Astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, 7: 00etatik 21:00etara, Hondarribitik, eta 8:15etik 22:15era, Donostiatik. Ibilbidea 45 minutukoa izango da.

Oindolar eta Gorosmendiko lanen amaierak eta Belabietako hasierak A-15 errepidea itxiaraziko dute asteburuan Gipuzkoako tartean

2025/06/10

Azpiegiturak

N-I errepidea izango ordezko bidea. GI-2130 (Tolosa-Leitza) eta GI-2135 (Tolosa-Lekunberri) errepideak tokiko trafikoetarako baino ez dira izango

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Guztiok Mugituz sariarekin saritu du La Guipuzcoanaren mendeurrena

2025/06/06

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak Azkoitian sustraitutako familia enpresa hau saritu du Donostiako Aquariumean egin den ekitaldian. Bertan, azken 100 urteetan Gipuzkoan "lurralde kohesioa, aukera berdintasuna eta aurrerapena" eraikitzeko izan duen protagonismoa goraipatu da.