Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/05/18
AzpiegiturakBihar, ostirala, guztiz zabalik egongo da N-636 errepidea. Lanek segurtasun handiagoa eman diote bide honi, 9 metrora arte zabaldu baita plataforma eta bihurguneak leundu.
2023/04/05
AzpiegiturakLanak gauzatzeko epea 24 hilabetekoa izango da, eta lehenengo faseari Gasteiz norazkoko tunelean ekingo zaio
2023/04/03
MugikortasunaHitzarmenaren helburua da Pasaialdean espazio publikoak berritzea eta haien gozamena hobetzea, eta Altzateko igerilekuen estalkia berritzea du helburu, Foru Aldundiaren eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza instituzionalari esker herritarren bizimodua erraztuko duten ekipamenduak hobetzeko.
2023/04/03
MugikortasunaUrolako Bide Berdea trazadura amaitzetik askoz ere gertuago dago, beharrezko administrazio-izapide guztiak bete ondoren; besteak beste, Foru Kontseiluak duela bi aste onartu zuen, eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek joan den astean baliozkotu zuten, Zumaia eta Zumarraga arteko ibilbide berde hori osatzen duten 38 kilometroetatik azken 4ei ekiteko. Izapide horiek egin ondoren, oniritzia eman zaio azken kilometro horiek egin eta egia bihurtuko dituen lizitazio eta kontrataziorako behin betiko baldintzak abian jartzeari.