Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/03/13
MugikortasunaGipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari den Rafaela Romero Mugikortasuneko diputatuak hartuko du Ortzibiako txandakako lehendakaritza, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren ordez. Ortzibiak (aireportua sustatzen duen sozietateak) enkargatutako IKEI aholkularitza-enpresaren azterlanaren arabera, Hondarribiko aireportuak urtean 3 eta 4 milioi euro artean eragiten ditu balio erantsi gordinean, eta lanaldi osoko 15 eta 22 lanpostu artean sortzen ditu. Datuak Ortzibiako Administrazio Kontseiluak egindako bilkuran azaldu dira gaur.
2023/03/10
AzpiegiturakDatozen hilabeteetan lanen etaparik konplexuenari ekingo zaio, GI-20 errepidean, eta aurreikuspena da 2024ko bigarren erdialderako amaituta egongo direla.
2023/03/08
MugikortasunaMugikortasuneko diputatuak, Rafaela Romerok, MUGIren tarifak bateratzeko sistemaren azken aurrerapenak azaldu ditu Londresko Transport Ticketing Global biltzarrean, garraio publikoaren arloko mundu konbentzio garrantzitsuenean. Orobat azaldu du zer inpaktu sozial izango duten aurrerapen horiek, progresibitatearen ikuspegitik, gure garraio sistemako erabilera datuetan, bereziki nabarmendurik azken bi urteetan zehar ezarritako tarifa politiken hobekuntzak ekarritako abantaila sozialak.
2023/03/06
Azpiegiturak28 zatitako errodadura-geruza berrituko da eta 24 hilabeteko gauzatzeko epea izango dute lanek.