Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Diputatu nagusiarekin lan bilera izan dute gaur goizean alor ekonomiko eta sozialeko enpresa eta elkarteetako ordezkariek.
Akordioari esker, elkarlaneko gobernantza 200 proiektu baino gehiagotara hedatu da azken lau urtetan, 4.0 industriatik gizarte inklusiora.
2021/06/18
BerdintasunaKontziliazio erantzunkidea sustatzeko HerriLab proiektuaren testuinguruan, lan jardunaldia egin dute herriko hainbat enpresek Goiekiren egoitzan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, pasa den larunbatean Zumaian izandako sexu erasoa irmoki salatu eta gaitzetsi nahi du.
Tabakaleran egin da programako azken ekitaldia eta hainbat artista gaztek zuzenekoak eskaini dituzte; sarituak izan dira Laskurain ikastola, Lasalle Berrozpe, Pasaia Lezo Lizeoa eta Herri Ametsa ikastolako ikasleen bideoak
Egungo migrazioen eta euskaldunek munduan babesa bilatu izan duten fase historikoen arteko lotura aztertzen du gaurtik aurrera Photomuseumen Aldundiak bultzatutako 'Errefuxiatuak: herrimina, memoria eta erbestea' erakusketak.
II. Mundu Gerran III. Reicheko kontzentrazio esparruetara deportatu zituzten 80 gipuzkoar omendu ditu gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Aldundiak legegintzaldiaren lehen bi urteetako balantzea egin du; pandemiari aurre egiteko "itzelezko lan kolektiboa” nabarmentzeaz gain, ekonomia aktibatu eta desberdintasunak mugatzeko lurraldearen ahalmenetan “erabateko konfiantza” azaldu du diputatu nagusiak.
2021/06/09
Hizkuntza BerdintasunaLantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz eskaintzen duten lantokien komunitateko esperientziak aitortzea da helburu nagusia.
Donostian berriki salatutako sexu erasoen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak irmoki gaitzetsi nahi ditu adingabekoek jasandako eraso horiek.
Markel Olano diputatu nagusiak gizarteari dei egin dio «elkartasuna, bizikidetza eta kohesioa desagerraraztea helburu duten diskurtso populistak bistaratzera eta aurre egitera».
2021/05/28
BerdintasunaGipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, pasa den asteburuan Zumaian gertatutako sexu erasoa irmoki salatu eta arbuiatu nahi du. Foru erakundeak, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi dizkio sexu erasoa pairatu duen emakumeari, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.
2021/05/21
BerdintasunaEmakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Urnietako Udalak erasoa gaitzesteko argitaratu duen adierazpenarekin .
14 eta 16 urte bitarteko Gipuzkoako gazteen artean euskarazko edukien lanketa, hedapena eta kontsumoa sustatzeko egitasmo berritzailea abiarazi da, hezkuntza sarearekin elkarlanean.
Egoitza berrian 7.160.000 euroko inbertsioa egingo da, eta obrak egiteko epea 22 hilabetekoa izango da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak “desadostasun irmoa” adierazi du, EAEko Auzitegi Nagusiak Irungo Udaltzaingo zerbitzurako ezarritako hizkuntza eskakizunak bertan behera uzteko epaiaren aurrean.
Gipuzkoako diputatu nagusiak babes lerro berriaren berri eman du Erantzunkide Sarearen jardunaldi batean, non enpresetako kontziliazio neurrietan Covid-19ak izan duen eragina aztertu den.
Egitasmo honen bidez, hizkuntza-teknologiek ematen dituzten aukerak baliatzen dira udaletan euskara sustatzeko. Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab dirulaguntza-deialdiaren barnean gauzatu da UdalHiztek proiektua.
2021/05/07
Diputatu NagusiaGipuzkoak lehiakortasunaren eta kohesioaren alde egiten duen apustua aldeztu du, eta hemen Europari ekarpena egin diezaiokeela esan du.
2021/04/30
Berdintasuna'Gladyssaria.eus' webgunean izena eman ahalko hautagaiek, baita hautagaiak izendatu nahi dituzten hirugarren pertsonek ere, ekainaren 18a bitarte. Saridunek 3.000 euro jasoko dituzte.