Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

Bilaketaren emaitzak

20

Gipuzkoak lehiakortasunaren eta kohesioaren alde egiten duen apustua aldeztu du, eta hemen Europari ekarpena egin diezaiokeela esan du.

2021/04/30

Berdintasuna

'Gladyssaria.eus' webgunean izena eman ahalko hautagaiek, baita hautagaiak izendatu nahi dituzten hirugarren pertsonek ere, ekainaren 18a bitarte. Saridunek 3.000 euro jasoko dituzte.

Foru Aldundiaren babesarekin, Intxorta 1937 Kultur Elkarteak lurralde osoan garatuko du azterlana.

Diputatu nagusiak Elkar Ekin Lanean 2021-2023 estrategia aurkeztu du; datozen hiru urteetan, bazterkeria arriskuan edo egoeran dauden pertsonentzako 3.500 lanpostu berriren sorrera bultzatzea du xede.

Markel Olano diputatu nagusia Etorkizuna Eraikizeko zazpi erreferentziazko zentroetako zuzendariekin elkartu da gaur goizean.

2021/04/24

Berdintasuna

Elkartasun osoa eta babesa erasoa jasan duen emakumeari

Diputatu nagusiak eskertu du erakundeak burutzen duen lan sozial eta komunitario "handia".

Markel Olano diputatu nagusiak Teknikerren instalazioak bisitatu ditu Eibarren eta zentroaren azken aurrerapen teknologikoen berri izan du.

Umeen garatze-une ezberdinetara egokitutako lau ikus-entzunezko ezberdin garatu eta hezitzaileen eskura jarri ditu Berdintasuneko foru zuzendaritzak; ‘Pausso’ izenburupean, 2020ko Aurrekontu Irekietan herritarrek lehenetsitako proiektuetako bat da.

Plan ekonomiko berriaren bidez, laguntzak eta neurri fiskalak ezarriko dira pandemiak gehien erasandako sektoreei laguntzeko eta lurraldeko enpresen lehiakortasunerako eraldaketa indartzeko.

Aldundiak egindako azterlan batek adierazten du emakume gehiagok hartzen dituztela diru-sarrerak galtzea dakarten baimenak eta gizonek gehiago erabiltzen dituztela soldatan eraginik ez duten neurriak

Diputatu nagusiak Reala zoriondu du Kopako garaipenagatik, eta ospakizunetan arduraz jokatzeko deia egin du

Markel Olano diputatu nagusiak Kopako finalean lurraldea ordezkatuko duen Gipuzkoako bandera eman dio Realari.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Izaro Elorza Oñatiko alkateak eta Naiara Goia Arantzazulab-eko zuzendari nagusiak parte hartu dute irekiera ekitaldian.

Abian da herritarren proiektu esperimentalak babesteko laguntza deialdia, zeinak sustatuko dituen lankidetzazko gobernantza, garapen komunitarioa, gazteen partaidetza, belaunaldien arteko elkarlana eta euskaratik egindako berrikuntza.

“Kritika itxian soilik” geratzen direnen estrategiarekin kontrajarriz, Markel Olano diputatu nagusiak Elkarrekin-en eta PPren “akordiorako borondatea” azpimarratu du; “egungo larrialdi egoeran, are eta beharrezkoagoak dira akordioak”

Aste honetatik aurrera, kasu positiboen zaintzarako prest dauden 106 plazetatik 24 bere horretan mantenduko ditu Aldundiak; beste 24, plaza soziosanitario bihurtuko dira eta 58, berriz, aldi baterako egonaldietarako bideratuko dira

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak gidatu du Martxoaren 8ko ekitaldi instituzionala, non Elbira Zipitriaren omenezko oroigarri bat inauguratu eta emakume aitzindariei buruzko erakusketa bat aurkeztu duten.

'Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan' ikerlana argitaratu du Euskaltzaindiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.