Albisteak
Albisteak
Gipuzkoako azken albisteak

Olanok eta Bildarratzek indartu egin dute teknologia kuantikoen aldeko apustua
Bi agintariek teknologia kuantikoari buruzko jardunaldia inauguratu dute gaur goizean Donostian, Gipuzkoako Bazkundean.

Urte bete egin du ZIURen proba laborategiak
Inauguratu eta urtebetera, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroaren laborategia bisitatu du. Erreferentziazko azpiegitura bihurtu da Gipuzkoako enpresentzat, zibermehatxuen aurkako babesa handitzeko orduan.

2022an indartu egingo du Aldundiak oinarri teknologikoa duten enpresei eta eraldaketa digitalari zuzendutako laguntza
Diputatu nagusiak Gipuzkoako startup-en potentziala azpimarratu du LINQ enpresara egindako bisitan.

2022/02/17
Ekonomia Sustapena
Ekonomia zirkularreko 29 proiektu babestu dira, guztira 1,1 milioi euroko laguntzekin
ETEek, enpresa-elkarteek eta klusterrek ekimen eraldatzaileak gauzatzen dituzte Ekonomia Sustapeneko Departamentuaren laguntzarekin.

50 enpresa baino gehiagorekin ari da jada elkarlanean MUBIL, eta aurten kopuru hori handitzea aurreikusten du
Etorkizuna Eraikizeko Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriko Zentroak “erritmo bikainean” ospatuko du Tolosako egoitzaren lehen urteurrena.

GANTTeko eragileek Gipuzkoa terapia aurreratuetan industria-erreferente gisa kokatzeko estrategia zehaztu dute
Foru Aldundiak lan-topaketa bat egin du Viralgen, VIVEbiotech, Biodonostia eta BIC Gipuzkoarekin, proiektua bultzatzen jarraitzeko.

2022/02/03
Landa Ingurunea
Gipuzkoako landa-lurren digitalizazio osoa abian da
Markel Olanok Zegaman ezagutarazi du programa aitzindari hori, 10 urtean landa-lurzoru osoko lursailen mugak digitalizatzea aurreikusten duena; lurralde-oreka bultzatzeko ekimenak ere partekatu ditu.

Go Mobility by MUBILek bere datak mugitu ditu eta apirilaren 27 eta 28an egingo da
Mugikortasun iraunkorraren azokaren sustatzaileek azokaren datak aldatzea erabaki dute, pandemiaren bilakaerak sortutako ziurgabetasuna dela eta, eta estatuko eta nazioarteko bisitarien etorrera errazteko.

1,3 milioi euro bideratuko dira aurten landa-bideak hobetzeko
Aurreko legealdiaz geroztik, ia 400 kilometroko jarduketak egiten lagundu du foru erakundeak Gipuzkoako bideetan, lurralde oreka helburutzat hartuta.

Aldundia, Donostia Unibertsitate Ospitalea eta Biodonostia elkarlanean ari dira osasunari lotutako I+G proiektuak bultzatzeko
Markel Olano diputatu nagusia zentroko arduradunekin batzartu da gaur instalazioetara egindako bisitan.