Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/04/15
Bizikidetza eta Giza EskubideakEkimena maiatzaren 10ean egingo da Gipuzkoan, “Etxean edo parkean, harremanak elikatzen!” lelopean. Jatorri ezberdinetako pertsonak mahai baten inguruan elkartuko ditu, bazkari partekatuen bidez elkar ezagutza eta gizarte kohesioa sustatzeko. Aurtengo edizioak bultzada berria eman dio gizarte-sentsibilizazioari, bereziki gazteen artean.
2026/02/20
Bizikidetza eta Giza EskubideakZumardikoak elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Sabino Arana Fundazioak Hondarribian aurkeztu dute 1937ko euskal Espedizio militarra dokumentatzen duen ikerketa, zeinak bertan eroriak lokalizatzeko bideak irekitzen baititu
2025/11/26
Bizikidetza eta Giza EskubideakTopaketetan pertsona sortzaileak, erakundeak eta komunitatea bilduko dira, erromanien memoria aldarrikatzeko eta ijitoen kulturari buruzko begirada berriak aktibatzeko Donostian. IJITOn topaketak gaur egungo erromani esperientziari buruzko narratibak irekiko ditu, komunitatearen parte den memoria bat entzutera, ulertzera eta partekatzera gonbidatuz.
2025/11/21
Bizikidetza eta Giza EskubideakJardunaldiak ikerketa akademikoa eta memoria bizia konbinatu ditu Gipuzkoako Elizak diktaduran izan zuen papera berrikusteko, mugarri historiko batetik abiatuta: 1960ko 339 euskal apaizen gutuna.
2025/05/23
Bizikidetza eta Giza EskubideakGipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Aniztasunaren Europako Hilabetearekin, ‘Quo vadis Europa: Eskuin erradikalak eta xenofobia Europan’ jardunaldiarekin. Hori horrela, maiatzaren 27an eta 28an, Donostian, diskurtso baztertzaileen gorakada, elkarbizitzan duten eragina eta tokian tokiko erantzun demokratikoak aztertzeko aukera izango da.
2025/04/09
Bizikidetza eta Giza Eskubideak· Gipuzkoako Foru Aldundiak 1936an Gipuzkoara iritsitako lehenengo boluntarioei buruzko ikerketa-liburu bat argitaratuko du 2026an; aurretik, dei egin diete herritarrei pasarte ezezagun horri buruzko informazioa edo dokumentazioa eman dezaten. · Aitor Azurki kazetariak eta Aitzol Arroyo historialariak idatzitako lan hau, mundu historiografikoari eta akademikoari egindako "ekarpen garrantzitsu eta argitaratu gabea" da, Gerraren bilakaerari buruzko "informazio baliotsu, zehatz eta berritzailea" biltzen baita bertan.
Jardunaldiari esker, Gazako krisiaren dimentsioak aztertu ahal izan dira, herritarrengan izandako inpaktutik hasi eta nazioarteko eragileen erantzuneraino.
Erakusketa Aiete Kultur Etxean egongo da ikusgai abenduaren 13tik martxoaren 2ra, eta ijito-herriaren historiaren alderdi positiboak eta garrantzi kultural eta identitarioa nabarmentzen ditu, mendeetan zehar jasandako jazarpenetik eta bazterkeriatik haratago.
2024/10/09
Bizikidetza eta Giza EskubideakGunea aretoan izan da topaketa, eta bertan, adituek araudiak Euskadiko migrazio-egoeran duen eragina eta garrantzia aztertu dute.
2024/09/02
Bizikidetza eta Giza Eskubideak• Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Mónica Jato irakaslearekin batera aurkeztu dute gaur erakusketa; erakusketak amaiera ematen dio 2021ean hasitako azterlanari, eta gerrako haurren memoria identifikatu eta berreskuratzea du helburu. • Erakusketa irailaren 19an inauguratuko da Arrasateko Kulturaten, eta urriaren 12ra bitartean izango da ikusgai.
Aniztasuna aldarrikatuz, Gure Zirkuan amaitu da Aniztasunetik Eraikiz programaren hiru urteko ibilbidea. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako proiektua da, eta lurraldeko zazpina ikastetxek eta gizarte erakundek hartu dute parte.
2024/04/26
Bizikidetza eta Giza EskubideakGipuzkoako Foru Aldundiak, Aniztasuneko II Foru Planaren testuinguruan landutako gidak helburu du kulturarteko esku-hartze eta harrera komunitarioak gauzatzeko irizpideak jaso eta zabaltzea.
2024/02/22
Bizikidetza eta Giza EskubideakEider Mendoza diputatu nagusiak Gipuzkoan bizi diren ukrainar herritar talde bati harrera egin die gaur arratsaldean, Errusiak hasitako inbasioaren bigarren urteurrenaren atarian.
2024/02/19
Bizikidetza eta Giza Eskubideak“Ustekabeko adiskidetasuna” lelopean, ekimen honek bertako pertsona boluntarioak errefuxiatuekin eta migratzaileekin harremanetan jartzen ditu, haien harrera-prozesua errazteko. Dagoeneko 16 bikote osatu dira.
Gaur aurkeztu den eta Ione Zuloaga historialariak gidatu duen azterlanak, 1936 eta 1945 urte bitartean emakume gipuzkoarrek jasandako errepresio frankistaren inguruko errealitate desberdinak batu ditu
2023/11/16
Bizikidetza eta Giza EskubideakHamaika Bide elkarteak eta UPV/EHU-k, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan antolatutako XVIII. kongresuak nazioarte mailako adituak eta artistak bilduko ditu.
2023/03/18
Bizikidetza eta Giza EskubideakIntxorta 1937 Kultur Elkartearekin egindako azterlan batean identifikatutako 10400 adingabe baino gehiago omendu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak
2023/03/06
Bizikidetza eta Giza EskubideakGipuzkoako Foru Aldundiak martxoaren 18an Kursaalen egingo den ekitaldi batean omenduko ditu gerrako umeak; Intxorta 1937 Kultur Elkartearekin ba-tera, erbesteratutako adingabeei buruz egindako ikerketaren emaitzak aur-keztu ditu
2023/03/01
Bizikidetza eta Giza EskubideakII. Aniztasuneko Foru Planaren esparruan, jauzi bat eman da gizarte-ehunarekiko lankidetzan, eta sare berean biltzen ditu aniztasunaren alde lan egiten duten 24 erakunde.
Baketik fundazioaren laguntzarekin antolatutako mostraren bitartez, Aldundiak sustatu nahi du indarkeria mota horren inguruko gogoeta, Giza Eskubideen ikuspegitik, eta indarkeria pairatu zuten biktimen oroimenean sakontzea.