Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/11/26
Bizikidetza eta Giza EskubideakTopaketetan pertsona sortzaileak, erakundeak eta komunitatea bilduko dira, erromanien memoria aldarrikatzeko eta ijitoen kulturari buruzko begirada berriak aktibatzeko Donostian. IJITOn topaketak gaur egungo erromani esperientziari buruzko narratibak irekiko ditu, komunitatearen parte den memoria bat entzutera, ulertzera eta partekatzera gonbidatuz.
2025/11/21
Bizikidetza eta Giza EskubideakJardunaldiak ikerketa akademikoa eta memoria bizia konbinatu ditu Gipuzkoako Elizak diktaduran izan zuen papera berrikusteko, mugarri historiko batetik abiatuta: 1960ko 339 euskal apaizen gutuna.
Mónica Pedreira eta Ana Priede Trantsizio Ekologikoko eta Lankidetzako zuzendariek Sheroes Hangout proiektuaren sustatzaile den Bekoz Beko Gipuzkoako elkartea hartu dute Aldundian.
"Irakurri, hitz egin, abestu eta jolastu" lelopean, Bookstart Euskadi-Gipuzkoa programaren laugarren edizioa aurkezten da. Irakurzaletasuna sustatzeko doako programa da, eta urtero euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko liburuak ematen dizkie 0 eta 3 urte bitarteko haurrei, eta 5 urtera artekoei, biztanle gutxiko eremuetan. Hala, aurten, Ataunek, Idiazabalek eta Legorretak bat egingo dute Alkiza, Larraul, Lasarte-Oria, Ordizia, Orio eta Urnietako udalerriekin, non dagoeneko abian dagoen ekimena.
2025/09/09
LankidetzaAna Priede Lankidetzako zuzendariak eta Isaac Palencia Gazteriako zuzendariak Gipuzkoak giza eskubideen defentsarekin duen konpromisoaren berri eman diete.
2025/09/08
LankidetzaGoizane Álvarez Kulturako diputatua ikasleekin bildu da, eta esan die "proiektu honen gauzarik baliotsuena nerabeei eta gazteei ahotsa ematea dela, beren kezkak adierazteko, askotan ikusezin bihurtutako problematikak islatuz".
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Andade GKEak urtebete baino gehiago daramate elkarlanean material sozio-sanitarioari bigarren bizitza bat emateko.
2025/06/11
LankidetzaEskabidea 30 urtetik beherakoek egin dezakete, ekainaren 30era arte, dirulaguntzen atarian (https://egoitza.gipuzkoa.eus).
2025/05/23
Bizikidetza eta Giza EskubideakGipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Aniztasunaren Europako Hilabetearekin, ‘Quo vadis Europa: Eskuin erradikalak eta xenofobia Europan’ jardunaldiarekin. Hori horrela, maiatzaren 27an eta 28an, Donostian, diskurtso baztertzaileen gorakada, elkarbizitzan duten eragina eta tokian tokiko erantzun demokratikoak aztertzeko aukera izango da.
2025/04/09
Bizikidetza eta Giza Eskubideak· Gipuzkoako Foru Aldundiak 1936an Gipuzkoara iritsitako lehenengo boluntarioei buruzko ikerketa-liburu bat argitaratuko du 2026an; aurretik, dei egin diete herritarrei pasarte ezezagun horri buruzko informazioa edo dokumentazioa eman dezaten. · Aitor Azurki kazetariak eta Aitzol Arroyo historialariak idatzitako lan hau, mundu historiografikoari eta akademikoari egindako "ekarpen garrantzitsu eta argitaratu gabea" da, Gerraren bilakaerari buruzko "informazio baliotsu, zehatz eta berritzailea" biltzen baita bertan.
2025/04/03
LankidetzaGoizane Álvarez Kultura eta Lankidetza diputatuak harrera egin die "Eskubideen Berdintasunaren aldeko Koalizioa" programako ordezkariei. Nazioarteko ekimenak bi herrialdeak aukeratu ditu datozen bi urteetan LGTBI kolektiboaren inklusioa bultzatuko duten politikak garatzeko.
2025/03/14
LankidetzaGKEentzako proiektuak aurkezteko epea zabalik dago, eta apirilaren 7ra arte egongo da irekita. 2025 honetan 4,3 milioi bideratuko dira laguntza-lerro horretara, hau da, Sailaren aurrekontu osoaren % 80.
2025/02/28
LankidetzaArkeolanek, Aspegik, Biodonostiak, CFM-MPCk, Aiala ostalaritza-eskolak, Kukai Dantzak eta Zinemaldiak beren proiektuak garatzen jarraituko dute 2025ean. Programaren helburua da Gipuzkoan errotuta dauden eta nazioarteko lankidetzaz kanpokoak diren erakundeak inplikatzea beren eragin-eremuko proiektuak gara ditzaten garapen-bidean dauden herrialdeetan.
2025/02/07
LankidetzaZaragüeta Zulaica Fundazioak sortutako eta Lankidetzako Foru Departamentuak babestutako proiektu honek zinema erabiltzen du gizarte-ingurune konplexuetako nerabeei bizi-ibilbide berriak erakusteko tresna gisa.
Jardunaldiari esker, Gazako krisiaren dimentsioak aztertu ahal izan dira, herritarrengan izandako inpaktutik hasi eta nazioarteko eragileen erantzuneraino.
Erakusketa Aiete Kultur Etxean egongo da ikusgai abenduaren 13tik martxoaren 2ra, eta ijito-herriaren historiaren alderdi positiboak eta garrantzi kultural eta identitarioa nabarmentzen ditu, mendeetan zehar jasandako jazarpenetik eta bazterkeriatik haratago.
2024/10/28
Lankidetza• Ia 4 milioi euro bideratu dira lankidetzarako laguntzetara, eta, azken hamarkadan lehenengo aldiz, proiektuen % 46 kanpoan geratu dira, eskaerak ugaritu egin direlako.
2024/10/09
Bizikidetza eta Giza EskubideakGunea aretoan izan da topaketa, eta bertan, adituek araudiak Euskadiko migrazio-egoeran duen eragina eta garrantzia aztertu dute.
Proiektuaren ardatza da zinea erabiltzea gizarte ingurune konplexuetako nerabeei bizi ibilbide berriak erakusteko
2024/09/02
Bizikidetza eta Giza Eskubideak• Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Mónica Jato irakaslearekin batera aurkeztu dute gaur erakusketa; erakusketak amaiera ematen dio 2021ean hasitako azterlanari, eta gerrako haurren memoria identifikatu eta berreskuratzea du helburu. • Erakusketa irailaren 19an inauguratuko da Arrasateko Kulturaten, eta urriaren 12ra bitartean izango da ikusgai.