Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/02/06
Ekonomia SustapenaCAF, Iberdrola, Irizar, Mondragon, IBIL, Basque Energy Cluster eta ESERGUI enpresek, MUBILekin batera, Euskadiko mugikortasun jasangarriaren estrategia indartu dute. “Enpresa-ekosistema sendo eta espezializatua izatea funtsezkoa da Euskadik mugikortasun jasangarriaren arloan duen lehiakortasuna eta lidergoa indartzeko”, azpimarratu du Unai Anduezak.
2026/01/28
Ekonomia SustapenaGipuzkoako ordezkaritzak, Ekonomia Sustapenaren eta Proiektu Estrategikoen diputatua buru duela, zientzia aurreratuan oinarritutako transferentzia teknologikoari buruzko nazioarteko foro nagusietako batean parte hartu du. Topaketan parte hartzea Gipuzkoak duen estrategiaren barruan kokatzen da mugako teknologiak bultzatzeko, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzeko eta balio erantsi handiko ekosistema berritzaile bat finkatzeko.
2026/01/23
Ekonomia SustapenaPrograma lurraldeko eskualde guztietara iritsi zen, eta benetako eragina izan zuen Gipuzkoako ehun ekonomikoan. 31 milioi euro baino gehiago bideratu ziren talentura, ekintzailetzara, berrikuntzara, digitalizaziora, lehiakortasunera, sustapen ekonomikora eta jasangarritasunera, Gipuzkoako garapen ekonomikoa indartzeko.
2025/12/11
Ekonomia SustapenaAbenduaren 15ean eta 16an, startupek beren proiektuak aurkeztu eta defendatuko dituzte Donostian, eta, amaitzeko, "milia kuantikoaren" berrikuntza ekosistema bisitatuko dute. Unai Andueza diputatuaren arabera, "enpresak sortzeko programak eta ordenagailu kuantikoaren instalazioa Gipuzkoan gertatzea ez da kasualitatea, baizik eta sektore berriak garatzeko eta berrikuntza indartzeko aurre hartze estrategia baten emaitza".
2025/11/25
Ekonomia Sustapena500.000 euro 2026an Gipuzkoako ETEen nazioartekotzea bultzatzeko. Hitzarmen honekin, Gipuzkoak berresten du enpresa-sare lehiakor, munduari irekia eta ekonomia globalaren erronkei aurre egiteko prestatuta dagoenari babesa emateko duen konpromisoa.
Jardunaldian 150 parte-hartzaile baino gehiago elkartu dira, adituen, erakundeetako ordezkarien, enpresen eta Gipuzkoaren etorkizunean interesa duten herritarren artean. Komunitatearen, lehiakortasunaren eta garapen inklusiboaren inguruko esperientzia eta analisia partekatu dute Stephan Garellik (Lausanako Unibertsitatea), Josu Ferreirok (UPV/EHU), Sarah Chaytorre (University College London) eta ORKESTRAko eta Deustuko Unibertsitateko ordezkariek
650 profesional baino gehiagok parte hartu dute kongresuan, non adimen artifizialak, nazioartekotzeak, barne-ekintzailetzak eta partaidetzazko kudeaketa-eredu berriek enpresen lehiakortasuna nola sustatu dezaketen aztertu den. Eider Mendozak enpresa txiki eta ertainak “berrikuntzaren trenera igotzera” animatu ditu, lehiakortasunean aurrera egin dezaten.
Eider Mendoza diputatu nagusiak lan bilera egin du gaur Kanadako ordezkaritza batekin; Kanadako lehen ministroaren Europarako ordezkari berezia, Stephane Dion, izan da kanadiar delegazioaren buru
2025/11/05
Ekonomia SustapenaSei herrialdetako –Estatu Batuak, Kanada, Italia, Herbehereak, Alemania eta Errumania– 19 startupek parte hartuko dute programaren lehen saioan, Calgaryn. Startup, mentore zientifiko eta inbertitzaile globalak Calgaryn bilduko dira, enpresa-belaunaldi berriaren garapena bizkortzeko.
2025/10/24
Ekonomia SustapenaEkitaldiak 600 profesional baino gehiago bildu eta 100 hitzalditik gora eskainiko ditu hiru egunetan. Hitzorduak indartu egiten du Gipuzkoak berrikuntzan, digitalizazioan eta industria-teknologia aurreratuetan duen lidergoa.