Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Ekonomia Sustapena
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

20
Gipuzkoako Azoken Sareak badu merkatuak sustatzeko plan estrategikoa

Gaur aurkeztu da plana Tolosako Zerkausian; bertan izan dira sustatzaile diren Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Landaola, Elika Fundazioa eta 17 udalerritako ordezkariak

Aldundiak 750.000 euro bideratuko ditu zahartze aktibo eta osasungarriarekin lotutako proiektu berrietara

Diputatuen Kontseiluak Adinberriren laguntzak onartu ditu, pertsonarengan oinarritutako arreta ereduetara bideratutako lerro berri bat barne

Aldundiak Gipuzkoako 34 enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzea babestuko du

Guztira, 850.873 euro bideratuko ditu aurtengo deialdian, eta ebazpena dagoeneko burutu du.

“Enpleguaren bidez, gizarte bazterkeriaren aurka lortu daitekeenaren adibide bikaina da Badia Berri”

Markel Olano diputatu nagusiak Lezon kokatzen den eta Elkar-Ekin Lanean ekimenean parte hartzen duen gizarte inklusioko enpresa bisitatu du gaur

2022ko martxoaren 2 eta 3an egingo da Ficoban Go Mobility by MUBIL feria

Ekimena Europa Hegoaldeko erreferentziazko hitzordu bezala egonkortu da, eta mugikortasun berriaren balio kate guztiko eragileak elkartuko dira bertan.

Gipuzkoako HUb turistikoak enpresen arteko lankidetza bultzatuko du

Markel Olano diputatu nagusiak eta Eneko Goia alkateak proiektu berriaren gunea irekitzen parte hartu dute.

4,4 milioi Gipuzkoako enpresa-sarearen lehiakortasuna eta eraldaketa indartzeko

Eider Mendoza foru bozeramaileak dirulaguntzen programa aurkeztu du; zortzi laguntza-lerro espezifikoko ditu.

Elkar-Ekin Lanean-ek eragile ekonomikoak eta hirugarren sektorea inkorporatu ditu

Diputatu nagusiarekin lan bilera izan dute gaur goizean alor ekonomiko eta sozialeko enpresa eta elkarteetako ordezkariek.

ZIUR eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak zibersegurtasun arloko formakuntza indartuko dute

Hitzarmenari esker, formakuntza duala edota alor honetako ikasleen enplegagarritasuna hobetzea bezalako esparrutako lankidetza sendotuko da.

Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak lankidetza finkatu dute ETEen nazioarteko dibertsifikazioa indartzeko

Jabier Larrañagak eta Pedro Esnaolak hitzarmena sinatu dute, eta, horren bidez, sei lan-ildo eta ekintza espezifiko jarriko dira abian.

"Pertsonetan oinarritutako punta-puntako industria duen Gipuzkoa bat lortzea da gure apustua"

Markel Olanok nabarmendu du oso garrantzitsua dela langileen parte hartzea, Engranajes Grindel lan-sozietatera egindako bisitan, Elgoibarren ireki zeneko 50. urteurrenean.

'Gipuzkoa Digitala' programak indartuko du industriaren eraldaketa

2,3 milioiko laguntza programa bat onartu du, batez ere enpresa txiki eta ertainentzat, eta 3 laguntza lerro ezarri ditu.

SukalBerrik Gipuzkoako gastronomia sektorearen eraldaketa digitala bultzatuko du

Foru Aldundiak laster onartuko du 360.000 euroko laguntza-programa.

“MUBILek funtsezko papera jokatzen du, Gipuzkoa berdeago, digitalago eta lehiakorragoa eraikitzeko”

Markel Olano diputatu nagusiak eta Raül Blanco Industria eta ETEetako idazkari nagusiak zentroak Tolosan dituen instalazioak bisitatu dituzte.

Aldundiak 1,25 milioi euro bideratu ditu sektore turistikoa COVID-19aren eraginetik babesteko

Laguntza zuzenen deialdia aurkeztu du gaur, sektorea indartzeko eta etorkizunerako prestatzeko plan estrategikoaren ardatzekin batera.

Azpeitiko Udalak "aukera paregabea” galdu duela iritzi dio Foru Aldundiak

Jabier Larrañagak adierazi duenez, Corrugados berriro irekitzeari uko eginez CL taldeak hartutako erabakia udal gobernuak eta alkateak izandako "blokeo jarreraren ondorio zuzena da".

DIPCk emakume ikertzaileen ibilbidea sustatuko du, Aldundiaren laguntzarekin

Markel Olanok eta Pedro Miguel Etxenikek bi erakundeen arteko 2021rako lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur.

Aldundiak barne ekintzailetzako proiektu pilotu bat sustatuko du Gipuzkoako 6 enpresatan

Helburua da ezagutza eta jardunbide egokiak sortzea ETEetan ekintzailetza orokortzeko, bereziki industria sektorean

Gipuzkoako I+G+B ekosistemari emandako babesa finkatu du Aldundiak, laguntzetarako 4,3 milioi xedatuz

Ikerketa zentroei eta erakundeei laguntzeko programak konputazio kuantikora zuzendutako lerro berri bat barne hartuko du.

"Corrugados irekitzeko falta den gauza bakarra Azpeitiko Udalaren borondate politikoa da"

Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapeneko diputatuak azpimarratu du “egingarria” dela enpresa berriro irekitzea.