Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/09/19
Ekonomia SustapenaProgramaren lehen edizioa 2025eko irailaren 30ean hasiko da, eta helburu du nazioarteko bokazioa duten adimen artifizialeko oinarri zientifiko-teknologikoko startupak bultzatzea. CDL-Donostia San Sebastián AI for Startups 2025 programak mentoretza estrategikoa, sare globaletarako sarbidea eta ikerketak enpresa-proiektu eskalagarri bihurtzeko laguntza egituratua eskainiko ditu.
2025/09/09
Ekonomia Sustapena330.000 euro jarduera zientifikoetarako eta 170.000 euro Emakumeak eta Zientzia programarako. Unai Andueza, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak nabarmendu du: “DIPCk indartu egiten du zientzian eta berrikuntzan erreferentziazko lurralde gisa Gipuzkoak duen posizioa”
2025/09/02
Ekonomia SustapenaAzken urtean garatutako ekintzek indartu egin dute enpresek merkatuak dibertsifikatzeko eta arrisku globalei aurrea hartzeko duten gaitasuna. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Ganbera hitzarmen berria prestatzen ari dira; laster sinatuko da, eta nazioartekotzeari bultzada ematen jarraitzea izango du helburu.
2025/07/30
Ekonomia SustapenaCDL-Donostia zentroak bat egingo du nazioarteko CDL Quantum programarekin, eta adimen artifizial (AA) kuantikorako eta hizkuntza naturalaren prozesamendurako CDL AA korronte bat jarriko du abian; alde batetik, IBMren System Two ordenagailu kuantiko iritsi berria osatzeko eta, bestetik, teknologia sakonak Europan merkaturatzeko nodo gisa Gipuzkoaren ekimena haziarazteko.