Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Ekonomia Sustapena
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

60
Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna babesteko deialdia onartu da

3,1 milioi euro bideratuko dira urteroko programa honen bidez 2019an, bost lan ildo desberdinetan

“Industriaren lehiakortasuna bultzatzen jarraitu behar dugu Gipuzkoako ekonomia blindatzeko”

Markel Olano diputatu nagusiak Loire Gestamp enpresak “nazioartekotzearen, berrikuntzaren eta digitalizazioaren alde” egiten duen apustua nabarmendu du.

AP-8 errepideko Garraio Zentro berria

2021erako Gipuzkoak abian izango du 545 kamioirentzako Garraio Zentro Integrala, AP-8 errepideko bi eremutan, Astigarragan eta Oiartzunen.

3,12 milioi euro 2019. urtean, lurraldeko enpresetan talentua sustatzeko

Industriaren lehiakortasuna indartzeko, “gaitasunak sortzea, eustea eta bertakotzea” ezinbestekotzat jo du Imanol Lasak

«Talentu zientifikoa erakartzea giltzarria da Gipuzkoa I+G+b arloan erreferentzia izan dadin»

Fellows Gipuzkoa programari esker, 2018ko deialdian, 11 ikertzaile kontratatu dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak egiaztatutako sei zentrotan.

Inklusibitatea eta euskal kultura, biak batera Usurbilgo gune sozioekonomiko berrian

Hutsik dagoen Michelingo lurzorua eskuratu ondoren, bertan kokatuko dituzte Gureak-ek eta Elkar Fundazioak euren jarduera nagusiak epe motzean

Hasi dira LABe berrikuntza-laborategiaren obrak

Abian dira gastronomiaren eraldaketa digitalerako LABe – Digital Gastronomy Lab izeneko berrikuntza-laborategiaren obrak

Gipuzkoak bere posizio ekonomikoa finkatzen du, salmenta datu “bikainak” ezagutu ondoren

Markel Olanok Gipuzkoako enpresen salmenta datuen urteko laburpena aurkeztu du Cometelera egindako bisitan.

Euskara bultzatzea inbertsio errentagarria da enpresentzat

Lan esparruan euskararen erabilera bultzatzeko egitasmo berritzaileak ezagutu ditu Markel Olano diputatu nagusiak gaur Oiartzungo Niessen lantegian

Gipuzkoan eskainiko da haur minbiziaren eta gaixotasun ultra arraroen kontrako ‘Il Soldato & Friends’ ongintzazko VII. kontzertua

Columbus Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ongintzazko gala liriko bat antolatu du haurren bizi-itxaropena eta kalitatea hobetzeko dirua biltzearren

Gipuzkoa Talent Forum topaketak 36 enpresa eta Gipuzkoan lan egin nahi duten 318 profesional elkartu ditu

www.gipuzkoatalent.eus webgune berria aurkeztu da, Be Basque Talent Network sarera sarbidea ematen duena, prestakuntza handiko 11.000 profesional baino gehiago, 350 enpresa eta 1.400 lan eskaintza biltzen dituena

Inoizko aurrekontu sozialenak

Foru Aldundiak 875 milioi euro izango ditu 2019an, eta horietatik 390 milioi gizarte politikara bideratuko ditu

2018an 514 enpresa berriren sorrera bultzatu du Ekonomia Suspertzeko Planak

3.420 enpresa, eragile eta elkarterengana iritsi dira ekonomia ehuna indartzeko diru laguntzak

Euskal Kostaldeko Geoparkean kokatu den dibulgazio gune berria inauguratu du gaur Markel Olano diputatu nagusiak

Olano: “Algorriko paisaiaren atzean dagoen historia eta balioak ezagutaraztea eta babestea da gure helburua”

Akting enpresak irabazi du IXO Grupo-k Gipuzkoa Open Future ekimenaren bidez egindako erronka, berrikuntza eta bikaintasuna areagotzeko bezeroek duten esperientzian.

Akting ETEa Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dago, Donostian, eta irtenbide integrala emango du datuen tratamenduaren kudeaketan oinarrituta, bezeroekiko harremanak beste modu batera egin daitezen.

Emekin, 10 urte emakume ekintzaileei laguntzen

150 emakume ekintzaile baino gehiago elkartu dira gaur Kursaalen emakume ekintzaileen iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egiteko.

“Gipuzkoa elektromugikortasunean nazioarteko erreferente izan dadin ari gara lanean”

Go Mobility azokak ateak ireki dizkie 1.500 profesionalei eta mugikortasun jasangarriaren eta energia biltegiratzearen alorreko enpresa eta eragileak bildu ditu

Gipuzkoa, elektromugikortasunaren arloko 70 erakusketari eta 1.500 profesionalen topagunea

Azaroaren 27an eta 28an egingo da Ficoban Go Mobility azoka, mugikortasun jasangarriari eta energia metaketari buruzko Europa hegoaldeko lehenengo industria azoka, profesionalei eta enpresei zuzendua.

“Gipuzkoan nekazaritza sektoreak daukan erronkarik haundienetarikoa belaunladi aldaketa da”

Gure Lurra Sembrando Futuro 2 jardunaldia ospatu da Kursaal jauregian, Tony Nadal edo Alvaro Neil bezalako ahots ezagunekin eta lehen sektorea ogibide aukeratu duten bost gazteren testigantzekin.

Elektromugikortasunari bultzada Donostiako Udalaren eta BIC Gipuzkoaren eskutik

100.000 eta 75.000 euroko diru laguntza bana onartu du gaur Diputatuen Kontseiluak

Go Mobility azoka iristear dago, jomuga bisitari profesionalak erakartzea duela

Azoka azaroaren 27an eta 28an egingo da Ficoban, eta dagoeneko salduta daude erakusmahai guztiak; 70 erakusketari baino gehiago elkartuko dira bertan.

Gipuzkoan egingo da lehen aldiz mundu mailako automobilgintzari buruzko biltzarra nazioarteko adituekin

Aston Martin, BMW eta Volkswagen enpresak mugikortasun autonomoaren eta ibilgailuen beiraduraren etorkizunari buruz arituko dira bi egunez

Basque Culinary Centerrek berrikuntzako erronka teknologikoko deialdia egin du, Gipuzkoa Open Future_ ekimenaren bidez inbentarioaren kudeaketa optimizatzeko

Basque Culinary Centerrek bat egin du Telefonicarekin -bere bazkide teknologikoa- eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, eraldaketa digitala sustatzeko.

Israelen izan da Gipuzkoako Foru Aldundia, BIC Gipuzkoa eta Tecnunekin batera biozientziari eta zibersegurtasunari buruzko proiektuak ezagutzen

Ainhoa Aizpuru diputatuak, BIC Gipuzkoa eta Tecnunekin batera Israeleko ekosistema ekintzailea eta erreferentziazko zentroak ezagutu ditu

“Partaidetza Gipuzkoaren nortasunaren parte  da, gure ekoizpen ehunaren indarguneetako bat”

Langileen partaidetzaren arloan Erresuma Batuko Gobernuaren aholkulari izan zen Graeme Nuttallekin elkartu da gaur Markel Olano diputatu nagusia

70 erakusketari Go Mobility-ren lehen edizioan

Michael Liebreich eta Claudia Peñaranda bezalako erreferentziazko hizlariek hartuko dute parte azaroaren 27 eta 28an Ficoban ospatuko den mugikortasun jasangarriko azokan.

Elektromugikortasunean erreferentzia bilakatzeko MUBIL zentroa

Gipuzkoako Elektromugikortasun Zentroa 2021en martxan izango da, 19,3 milioiko inbertsioa egin ondoren

40 euskal enpresa eta Erresuma Batuan bizi diren 170 profesional Londresen bildu dira, Be Basque Talent Conference biltzarrean

Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiek lankidetzan dihardute Euskadiko enpresetara talentua erakartzeko, Be Basque Talent Network plataformaren bidez

Kolonbian interesaturik Gipuzkoako enpresa proiektu ekintzaileekin

Ainhoa Aizpuru Kolonbiako gobernuaren ordezkariekin, enpresaburuekin eta kanpo merkataritzako eragileekin izan da, bi lurraldeon arteko lankidetza ekonomikoa bultzatu nahiz

Gipuzkoako industria gastronomikoa digitalizazioaren arloan egiten ari den ibilbidea txalotu du Markel Olanok

Azkoitian egoitza duen Sammic enpresa bisitatu dute Aldundiko ordezkariek, gastronomia 4.0 industriaren testuinguruan egiten ari diren lana ezagutzeko

40 enpresak 4.0 industriara jauzi egingo dute garapen agentzien laguntzaz.

Diputatuen Kontseiluak lurralde garapenerako programako diru laguntzak onartu zituen astearteko bileran.

Gipuzkoa Open Future ekimenaren bidez, IXO Grupo-k erronka teknologiko bat planteatu du, berrikuntza eta bezeroen esperientzia globalaren bikaintasuna sustatzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Telefonicak gastronomiaren sektorean eraldaketa digitalerako prozesuak bultzatzeko ekimen bat sustatu dute, gastronomia baita Gipuzkoako arlo estrategikoetako bat, eta ekimen horretatik sortu den lehenengo erronka da proposamen hau.

Elektromugikortasunaren esparruko adituek aztertuko dute Gipuzkoak sektore horretan duen gaitasuna

Irailaren 6an eta 7an, «Etorkizuneko mugikortasuna diseinatzen» uda ikastaroa egingo da eta, bertan, mugikortasun elektrikoaren erronka aztertuko da, hainbat eragileren ikuspegitik abiatuta.

Go Mobility azken merkaturatze fasean sartu da, erakustokien %80a salduta

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen azoka azaroaren 27an eta 28an egingo da Ficoban (Irun)

Carlos Abad izango da Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialaren zentro aurreratuko zuzendaria

ZIUR Fundazioaren sorrerarekin batera ospatu da lehen patronatua eta zuzendari nagusiaz gain, urteko plangintza eta aurrekontua onartu dira

“Gipuzkoako enpresetako partaidetza eredua aberasten ari gara, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren bitartez”

Etorkizuna Eraikizeko langileen partaidetzako esperientzia pilotuetan parte hartzen ari diren enpresa eta unibertsitateekin elkartu da diputatu nagusia

Elektromugikortasuna eta energia metatzea,  STARTNOW kongresuan

Aldundiak eta CIDETEC-ek uztailaren 4 eta 5ean antolatuta dute kongresua.

380 enpresek adierazi dute interesa, Etorkizuna Eraikizeko kontziliazioko programa pilotuetan

Soldata arraila murriztu edota goi-karguetan emakumeen presentzia areagotzea, esperimentazio aktiboaren lehen lorpenak

“Uruguaik 12.000 milioiko inbertsio plan bat du, eta Gipuzkoak plan horretan parte hartu nahi du eta parte har dezake”

Aizpuruk aurreratu duenez, enpresa erreferenteek lortzen badute Uruguaiko merkatuan sartzea, aitzindaritzan jardungo dute enpresa txikiagoentzat

Lurraldeko enpresetan talentua bultzatzeko 3,2 milioi euro

Gipuzkoako industriarentzat “kritikoa” den alorra dela nabarmendu du Imanol Lasa bozeramaileak

Negozio-aukera berrien bila, gipuzkoar enpresa misioa Uruguayn da egunotan Aldundiarekin

Montevideoko alkatearekin eta hango enpresekin bildu dira Foru Aldundia, Bazkundea eta zenbait konpainia

Goierri Valleyk eta Aldundiak estrategiak partekatu dituzte

Nazioartekotzean eta elkarlanean aurrera egiteko Goierriko enpresek abian jarritako egitasmoa goraipatu du diputatu nagusiak

“Gure makina-erremintaren sektoreak  bizi duen une gozoaren erakusle da Biurtekoa”

Feria bisitatu du gaur diputatu nagusiak eta aurreratu du Gipuzkoako industriaren salmentak %4,6 hazi direla urtearen lehen lauhilekoan

“Gure makina-erremintaren sektoreak  bizi duen une gozoaren erakusle da Biurtekoa”

Feria bisitatu du gaur diputatu nagusiak eta aurreratu du Gipuzkoako industriaren salmentak %4,6 hazi direla urtearen lehen lauhilekoan

Ainhoa Aizpuru foru diputatuak Leintz Gatzagan egin diren hobekuntza lanak bisitatu ditu

LandaGipuzkoa+ programaren bitartez hiru baserri bide berritu dira eta herrigunean aparkaleku berriak egin dira.

Berrikuntzaren aldeko apustua, Gipuzkoaren etorkizun ekonomikoa bermatzeko

Aurtengo bono teknologikoen 450.000 euroko laguntza deialdia iragarri du diputatu nagusiak

Aldundiak eta Lazkaoko Udalak beren estrategiak partekatu dituzte

Goierri Valley egitasmoa ezagutu dute gertutik Markel Olanok eta Ainhoa Aizpuruk, eskualdeko 50 enpresa baina gehiago batzen dituena.

Baliabideak udalentzako, Europara zabaltzen laguntzeko

Arrasateko Udalak 572.989,28 euro jasoko ditu EGFtik, gazteen artean enplegua sustatzeko

Gipuzkoak giharra erakutsi du IndustrySec´18 Kongresuan, bere zibersegurtasun enpresekin

Lurraldeko konpainiak izan dira protagonista topaketaren bigarren eta azken egunean; antolatzaileek ekimenaren balorazio positiboa egin dute

“Potentzial handia du Gipuzkoak zibersegurtasun industrialean, eta arlo hau bultzatzera dator ZIUR”

Diputatu nagusiak Gipuzkoa IndustrySec´18 kongresua irekia du, gau eta bihar artean 300 pertsona inguru elkartuko dituena Donostiako Kursaalean

Enpresen lehiakortasuna sustatzeko laguntza gehiago

Aurten 4,1 milioi euro banatuko dira lehiakortasuna sustatzeko laguntzetan, eta bi laguntza lerro berri ere zabalduko dira.

Jesús de la Fuentek, Graphenea-ko CEO-a, eta Arantza Murianak, Biobide-ko CEO-a, Gipuzkoako etorkizuneko erronka ekonomikoen inguruko solasaldiko protagonistak izan dira. Joseph Stiglitz-ek, Ekonomia Nobel saridunak itxiko du hitzaldi zikloa hilak 17an Kursaal-ean.

“Baserritarrei buruzko estereotipoz beterik daude eskoletako testuliburuak”

Gizarteak eta hezkuntzak baserri munduaren inguruan ezezagutza handia dutelako susmoari erantzun nahian egin da ikerketa

Eskualdeetan jarduera ekonomikoa sustatuko da 1,2 milioi euroko deialdiarekin

Kalitatezko enplegua, sektore estrategikoak, eta elkarlanean oinarritutako proiektuak babestuko dira

Go Mobility azoka egingo da azaroan

Mugikortasun jasangarriaren alorreko azokak erakusketa eremuaren %40 osatu du jada.

“Gure enpresen dibertsifikazioaren alde egitea, etorkizunaren alde egitea da”

Aretxabaleako Copreci lantegira bisita egin du diputatu nagusiak.