Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Gizarte Politika
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

10

Gaurtik aurrera, mendekotasuna, ikusmen-urritasun larria eta gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten 30.000 pertsonak, Mugiren titularrak badira, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako txartel berri bat eska dezakete. Txartel horri esker, laguntzaileek doan bidaiatu ahal izango du lurraldeko garraio publikoan.

Gipuzkoako Pobreziari eta Gizarte Bazterkeriari buruzko laugarren Inkestaren adierazle nagusiek erakusten dute pobrezia, desberdintasun eta bazterkeria egoeren “bilakaera oso positiboa” izan dela. Hala ere, hobekuntza hori ez da iristen pobrezia larrian dauden pertsonengana.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Berpiztu Programaren barruan kokatzen da eta Lezoko Udalaren eta Aubixa, Aptes, Helduak Adi, Aiton Borda eta Agijupens erakundeen laguntza du.

Dagoeneko aktibatu da Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoaren baitan zainketak emateko ziurtagiri profesionala eskuratzeko doako ikastaroaren bigarren edizioa

• Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Pasaiako programaren emaitzak aurkeztu ditu • Ekimenaren helburua da etxean bizi diren ahultasun- eta mendekotasun-egoeran dauden adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea • “Ekosistemaren emaitzek erakutsi dute eraginkorra dela udalerriaren eta bertako biztanleen beharrei erantzuteko orduan”, esan du Melgosak

Otsailaren 15-ean , “Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna “ ospatzen dugu, egunean bertan irakurri eta ezaguteraziko da aurtengo aldarrikapen instituzionala, Espainiako NIÑOS CON CÁNCER Federazioak eginikoa.

Desgaitasuna duten pertsonak zaintzeko Gipuzkoako sareak 833 plaza ditu eguneko zentroetan eta beste 994 etxebizitza eta egoitzetan. Zarauzko Garagunek 25 plaza ditu, eta aitzindaria da adimen-urritasun desberdinak dituzten pertsonak artatzen

Gipuzkoako Foru Aldundiak zineforum bat antolatu du familia-harrera ikusarazteko eta familia berriak erakartzeko, “24 siete” film laburraren proiekzioarekin

Koordinazio-mahai hori sortu eta 10 hilabetera, ordezkaritza politiko-teknikoa berriro bildu da 2024ko aurreikuspenei heltzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik antolatutako ‘Hariak Kantuz’ ekimenaren bigarren edizioak “arrakasta handia” izan du, adin guztietako 140 ahotsen parte-hartzeari esker