Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Hizkuntza Berdintasuna
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

20

Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, Foru Aldundiak eta Soziolinguistika Klusterrak lurraldeko hizkuntza aniztasuna azaleratu eta euskararen kohesio ahalmena aldarrikatzeko ikus-entzunezko sorta bat argitara eman dute.

Bergarako Miguel Altuna LHII Institutuan elkartu dira erreferente diren Gipuzkoako lantoki, Lanbide Heziketako ikastetxe eta ikasleak, beraien esperientzia publikoarekin partekatu asmoz.

Gipuzkoa Berdinagok antolatutako hitzaldi batean, Garazi Goia idazle eta ikus-entzunezko adituak euskal ikus-entzunezko hedabideen azterketa egin du, ikuspegi global batetik.

Euskararen Nazioarteko Egunean, “gizartea kohesionatzeko eta herritarrak elkarrengana gerturatzeko” garaian euskal hizkuntzak daukan “indarra eta ahamena” nabarmendu du Markel Olano diputatu nagusiak .

Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, hizkuntza berdintasuna indartzen jarraitzea helburu, “elkarlana, berrikuntza eta esperimentazioa” jorratzea ezinbestekotzat jo ditu Markel Olano diputatu nagusiak.

Laneki elkarteak eta Aldundiak elkarlanean martxan jarri duten erramintak lau aldagai hartzen ditu kontuan enpresa batean euskarak duen egoera baloratzeko: harrera, hizkuntza paisaia, lankideak eta instruktoreak.

Eider Mendoza foru bozeramaileak eman du erabakiaren berri, Diputatuen Kontseiluak onartu eta gero. Sari-ematea, ohi bezala, abenduaren 1ean egingo da.

Euskal Kulturgileen Kidegoak landutako tresna hau aitzindaria da Europan; metadatuetan oinarritutako sistema baten bitartez, erabilerak identifikatu eta automatikoki obren eskubideen titularrentzako itzulkin bihurtzen ditu.

Etorkizuna Eraikizen baitan, euskararen biziberritzea eta hizkuntza berdintasuna sustatzeko esperimentazio gune erreferentziala bihurtzea du helburu

Tabakaleran egin da programako azken ekitaldia eta hainbat artista gaztek zuzenekoak eskaini dituzte; sarituak izan dira Laskurain ikastola, Lasalle Berrozpe, Pasaia Lezo Lizeoa eta Herri Ametsa ikastolako ikasleen bideoak

Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz eskaintzen duten lantokien komunitateko esperientziak aitortzea da helburu nagusia.

14 eta 16 urte bitarteko Gipuzkoako gazteen artean euskarazko edukien lanketa, hedapena eta kontsumoa sustatzeko egitasmo berritzailea abiarazi da, hezkuntza sarearekin elkarlanean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak “desadostasun irmoa” adierazi du, EAEko Auzitegi Nagusiak Irungo Udaltzaingo zerbitzurako ezarritako hizkuntza eskakizunak bertan behera uzteko epaiaren aurrean.

Egitasmo honen bidez, hizkuntza-teknologiek ematen dituzten aukerak baliatzen dira udaletan euskara sustatzeko. Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab dirulaguntza-deialdiaren barnean gauzatu da UdalHiztek proiektua.

'Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan' ikerlana argitaratu du Euskaltzaindiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Hautatutako hiru proiektuek 6.000 euroko diru-laguntza izango dute eta datorren Donostia Zinemaldian aurkeztuko dira industriaren aurrean.

Markel Olano: “Euskararen biziberritzeak bizi duen bidegurutzean, elkarlanak, berrikuntzak eta gizarte aktibazioak erakutsi behar digute norabidea”

‘Euskararen zubia’ irudikatuko da argiteriaren bitartez, herritarrak norbere hizkuntza ohiturak aztertu eta aldatzera animatuz.

Poeta eta kantari handiaren omenaldia ikusteko aukera eskainiko die Aldundiak herritarrei, Xabier Leteren heriotzaren 10. urteurrenarekin bat.