Albisteak
Albisteak
Gipuzkoako azken albisteak

2021/11/09
Ingurumena
Aldundiak afari jasangarri eta solidario bat antolatu du Gipuzkoako Elikagaien Bankurako funtsak biltzeko
COVID-19aren ondorioz, Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren laguntza behar duten pertsonen kopurua % 25 handitu da.

2021/10/28
Ingurumena
Gipuzkoa aitzindaria da Lurraldean energia-komunitateen ezarpenean
José Ignacio Asensio: “Energia oinarrizko ondasun premiazkoa da eta bere sarbidea bermatuta egon behar du”.

Aldundiak bat egin du ‘Irrisarri’ ekimenarekin, erabilera bakarreko kafe edalontzien berrerabilpena bultzatzeko
Gipuzkoa Turismoa eta Ostalaritza Gipuzkoa elkarteek ekimen hori zabaltzeko laguntza emango dute eta, horrela, 3.000 edalontzi berri banatuko dira Gipuzkoako 100 establezimendu baino gehiagotan.

2021/10/27
Ingurumena
“Energia eta mugikortasuna. Etorkizuneko gakoak Goierrin" erakusketa ibiltaria Goierriko udalerri ezberdinetan egongo da
Ingurumeneko Departamentuak eta Goiekik eskualdeko energia-plana bultzatzeko sinatu duten hitzarmenaren barruan kokatzen da.

2021/10/25
Ingurumena
Aldundiak Berrobiko energia-komunitateak aurkeztu ditu
Berrobiko tokiko energia-komunitateak 70 etxeri aukera emango die energia berriztagarria kontsumitzeko eta faktura elektrikoa merkatzeko.

2021/10/21
Ingurumena
Gipuzkoak moda jasangarriaren iragana, oraina eta etorkizuna aztertu du
Gaur goizean hasi da Moda Jasangarriaren bosgarren Jardunaldia, ‘GK Green Fashion’ Moda Jasangarriaren Klusterrak sustatua.

2021/10/19
Ingurumena
Birziklatzearen Klusterrak Grupo Campezo bisitatu du
Helburua da sektoreko enpresek in situ ezagutu dezatela Ekonomia Zirkularrean izan duten arrakastako esperientzia.

2021/10/14
Obra Hidraulikoak
Donibaneko saneamenduko obra zatika egingo da eta serieko ponpaketa-sistema baten bidez, barrutiko mugikortasunarekin eta gizarte-bizitzarekin bateragarria izan dadin
Bizilagunek edukiak kontsultatzeko eta haien ekarpenak egiteko aukera izango dute Kulturgunean jarritako erakusketan.

2021/10/14
Obra Hidraulikoak
Aldundiak 1.130.000 euro inbertituko ditu Jaizkibelgo ekialdeko hegalean uholdeak prebenitzeko
Obra horien bidez, sare bereiziak sortuko dira Baserritar etorbidean, Jaizkibelgo mendi-hegaletatik ura sartzea saihestuz, bai eta Ramón Iribarren pasealekuan ere.

2021/10/14
Ingurumena
Zumarraga, tokiko lehen energia-komunitatea Gipuzkoan
Gipuzkoako lehen energia-komunitatea errealitate bat da dagoeneko. Argixaoko harmailen estalkian 98 plaka fotovoltaiko jartzen hasi dira.