Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Ingurumena
Obra Hidraulikoak
gaietarako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

4
Gipuzkoak sustatzen du hondakinak baliabide bihur daitezen, lurraldeko birziklatze industriaren eta berrerabileraren garapenerako aukera gisa

2022/11/17

Ingurumena

Birziklatze industria indartzea, genero arrakala gutxitzea, gazteen aldeko apustua egitea, ehun industria eraldatzea eta elikagai hondakinak birbanatzea helburu sozialarekin, horiexek dira Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen ardatz nagusiak Gipuzkoan.

Oñatik ‘Dendatu’ ekimena aurkeztu du, Gipuzkoako saltokietarako autodiagnostiko-erreminta

2022/11/16

Ingurumena

Ingurumeneko Departamentuak bultzatutako Dendatu ekimenaren helburua da saltokiek beren posizionamendua eta lehiakortasuna hobetzea etorkizun jasangarri baten aurrean.

Soraluzek Muskiritzu eremu degradatua berreskuratuko du, 2.250 zuhaitz autoktono landatuta

2022/11/15

Ingurumena

Asensio: «Muskiritzun egingo dugun lehengoratze lan honek aukera emango digu bermatzeko gure ekosistemak jarraituko duela eta azpiegitura berdeak sustatzeko klima aldaketara egokitzeko neurri gisa, horiek baitira CO2 hustubide nagusiak».

Pasaiako Badiak uholde garrantzitsuak izan ditzake itsasoaren mailaren gorakadaren ondorioz

XXI. mendean aurrera egin ahala, klima aldaketaren ondorioek eragina izango dute itsasoaren batez besteko mailaren igoeran, eta uholdeak eragin ditzakete Pasaiako erdigunean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Asmaturi eskatutako txostenaren arabera. Neurri zuzentzaileak oinarrituko dira Pasaiako badia berroneratzeko esparruan gauzatuko diren hainbat jardueratan.