Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/08/18
IngurumenaNaturklima Fundazioak aurkeztutako txostenak adierazten duenez, Gipuzkoako udak bi egun luzatu dira hamarkadaz hamarkada 1971az geroztik. Tenperaturak gora egiteko joeraren ondorioz, mende honen amaierako aurreikuspenak joan den mendeko azken laurdenean erregistratutakoak baino 4 ºC handiagoak dira.
2022/08/11
IngurumenaGero eta ohikoagoa da Gipuzkoako ikastetxeetan proiektuak sortzea, jasangarritasuna bultzatzeko eta neska-mutilak ingurunea zaintzearen garrantziaz kontzientziatzeko, besteak beste, hondakinak bereiztea, elikagaiak alferrik ez galtzea, jasangarritasun energetikoa sustatzea eta ekoizpen zirkularreko eredu dimentsionatuak abian jartzea oinarri dituzten ekimenen bidez. Ingurumen Departamentuak dirulaguntzak emango dizkie Gipuzkoako ikastetxeek prestatutako 21 ekimeni beren proiektu jasangarriak burutu ditzaten, eta diru kopuru esanguratsua bideratuko du proiektu horiek garatzera.
2022/08/03
IngurumenaIngurumeneko Departamentuak milioi eta erdi euro bideratu ditu normaltasunera itzuli garen hondartza-denboraldi honetarako, eta, horrela, arrakastaz osatu du bederatzi asteko sentsibilizazio kanpaina, jasangarritasuna eta solidaritatea sustatzera zuzendutakoa. "Olatu solidarioak" kanpainak, Elikagaien Bankuarekin eta Emausekin elkarlanean, pertsona ahulenentzako elikagaiak biltzea sustatzen du Gipuzkoako hondartzetan, eta baita ere hondartzetan hondakinak bereiztea eta gaika biltzea.
2022/07/26
IngurumenaIngurumen Departamentuak milioi bat eta erdi euro bideratu ditu aurtengo hondartza denboraldian, normaltasun berrira itzultzen garen denboraldian, sentsibilizazio kanpaina bat egiteko jasangarritasuna eta elkartasuna sustatzeko. Elikagaien Bankuarekin eta Emausekin lankidetzan burutu da «Olatu solidarioak» sentsibilizazio kanpaina, eta hondartzetan hondakinak bereizi eta gaika biltzearen inguruan sentsibilizatzeaz gain, Gipuzkoako hondartzetan elikagaiak bilduko dira zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzat.