Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2024/09/26
IngurumenaGipuzkoa da trantsizio energetikoaren liderra, energia-komunitateen hazkunde esponentzialari esker. Dagoeneko 60 komunitate aktibo daude, 10.000 familia inguru hornitzen dituztenak, lurraldeko 55 udalerritan banatuta.
Jasangarritasun Departamentuak eta Uliazpi Fundazioak Zubieta Zentroan aerotermia-sistema bat instalatzeko obrak finantzatu eta gauzatuko dituzte, bai eta etxe bateko barne-banaketa aldatzeko ere.
2024/09/23
IngurumenaDonostiako Zinemaldiak 1.840 m² alfonbra gorri jasangarri izango ditu, Jasangarritasun Departamentuak emana eta % 100 birziklatua eta birziklagarria.
2024/09/18
Obra HidraulikoakGipuzkoak hirukoiztu egingo du bere ibaien konektagarritasuna bere Plan Zuzentzaileari esker eta 8,77 milioi euroko inbertsioaren bitartez.
• Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Jose Ignacio Asensio diputatu nagusiordeak azpimarratu dute neurriak herritarren "ongizatean" eta "garraiobideen jasangarritasunean" eragingo duela. • Dagoeneko abian dauden politika publikoei egindako ekarpen "gehigarri" horrekin, Aldundiak inbertsioa egingo du errepideko garraioaren emisioak murrizten, autobusen eta garraio sektorearen energia-eraginkortasuna hobetzen, eta bidegorrien sarea eta intermodalitatera bideratutako azpiegiturak garatzen.
2024/09/10
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Emaús Gizarte Fundazioak lurraldeko Ekocenter sarea indartu dute, hitzarmena sinatuz eta 100.000 euroko bultzada ekonomikoa emanez.
2024/09/06
IngurumenaBisita hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Gipuzkoako industriaren eraldaketa jasangarria bultzatzeko eta ingurumena gehiago errespetatzen duten ekoizpen-eredu arduratsuagoak lortzeko aldaketa gidatzen ari diren enpresei laguntzeko egindako apustuaren barruan kokatzen da.
Bi departamentuek bat egingo dute aurten ere Europako Mugikortasunaren Astearekin hainbat ekimenekin: doako zerbitzuak eskainiko dituzte bizikletak konpontzeko MUGI txartel pertsonalizatuen erabiltzaileentzat eta Bigarren Hezkuntzako 350 ikasle ingururi tailerrak emango zaizkie.