Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Ingurumena
Obra Hidraulikoak
gaietarako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

8
Jasangarritasun Departamentuak ehungintzaren sektorea eraldatzea bultzatzen du, osasuna, ongizatea eta kalitatezko enplegua sortzen dituen eredu baterantz

2025/10/23

Ingurumena

Jasangarritasun Departamentuak berretsi egiten du Moda Jasangarriaren XVIII. Jardunaldian pertsonak eta planeta zaintzen dituen ehun-ereduarekiko konpromisoa.

Jasangarritasun Departamentuak beste bultzada bat eman die energia komunitateei biltegiratze eta mugikortasun elektriko partekatuaren bitartez

2025/10/22

Ingurumena

2025eko Energia Jardunaldietan hogei aditu baino gehiago bildu dira Naturkliman, trantsizio energetikoaren erronkak aztertzeko.

Jasangarritasun Departamentuak aurrera egin du Villabona eta Irura arteko bizikleta-loturan, N-1 errepidearen gaineko pasabide berriaren instalazioarekin

2025/10/18

Ingurumena

28 metroko luzera, 3,9 metroko zabalera eta 15 tonako pisua duen egituraren instalazioa mugarri garrantzitsua da bidegorri berria egiteko orduan, eta urte honen amaieran edo datorren urtearen hasieran amaitzea aurreikusten da.

Jasangarritasun Departamentuak eta Beasaingo Udalak Gipuzkoako District Heating publiko-pribatuaren lehen sarea inauguratu dute

2025/10/16

Ingurumena

Proiektuak Fundiciones del Estandako labeen hondar-beroa aprobetxatzen du Antzizar kiroldegia girotzeko, eta, horrela, energiaren % 60 aurreztea eta urtean 43 tona CO2 murriztea lortzen da.

Jasangarritasun Departamentuak Konpromiso Urdina sinatzea bultzatu du eta Pasaia itsaso bizi eta etorkizun jasangarri baten epizentro bihurtu du

2025/10/11

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Blue Ambassadors sarearen sorrera bultzatzen du, itsas plastikoen inbasioa geldiarazteko eta ozeanoen etorkizun jasangarria sendotzeko helburuarekin.

Jasangarritasun Departamentuak finantzaketa berdearen arloko prestakuntza sustatzen du, Gipuzkoako enpresen hazkunderako eta lehiakortasunerako palanka gisa

2025/10/03

Ingurumena

Lurraldeko 145 eragile ekonomiko baino gehiago sarean ari dira lanean GK Recycling klusterraren bidez, ekonomia zirkular lehiakorra eta berritzailea bultzatzeko.

Jasangarritasun Departamentuak Blue Expedition ekimena bultzatuko du, itsas plastikoen inbasioa geldiarazteko Europako kanpaina, Pasaian hasiko dena

2025/10/02

Ingurumena

Blue Expedition ekimenak geldialdia egingo du Pasaian, Santanderren eta Avilesen, herritarrak sentsibilizatzeko eta itsas eragileak itsasoaren defentsan aktibatzeko jarduera-programa komun batekin.

"Gipuzkoa Zaindu" jardunaldiak krisi klimatikoa eta osasun mentala lotu ditu, eta ekoantsietatea ekintza positibo bihurtzeko deia egiten du

2025/09/29

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak medikuntzan, psikologian, elikaduran, haurtzaroan, landa-komunitateetan eta artean adituak diren dozena bat pertsona bildu ditu krisi klimatikoaren inpaktu emozionalei nola aurre egin eztabaidatzeko.