Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/10/07
IngurumenaGipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak aholkularitza eta laguntza emango dio lehen sektoreari, trantsizio energetikoa errazteko eta autokontsumoan eta energia berriztagarrietan aurrera egiteko.
2026/10/05
IngurumenaJarduketak 1,3 milioi euroko aurrekontua du eta zortzi hilabeteko gauzatze-epea. Donibaneko saneamendu integralaren lehen fasea da, eta Pasaiako badiarako jarduketa historiko bati hasiera ematen dio.
2026/09/23
IngurumenaItsasoaren tenperatura 22 ºC-tik gorakoa izan da laginketa-puntu guztietan ekainetik aurrera, eta abuztuan 27,8 ºC-ra iritsi da Mutrikun. Garbiketa zerbitzuek 2.000 karabela portugaldar baino gehiago bildu zituzten. Foru Bideometria Sareak zenbatutako erabiltzaileen kopurua %11 jaitsi da; hala ere, hilabeteen arteko bilakaera oso desberdina izan da: uztailean nabarmen egin du gora eta abuztuan, berriz, orokorrean behera egin du, karabela portugaldarren presentzia jarraituarekin eta tenperatura altuenekin bat eginez.
2026/09/18
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren ekimenari esker, 1.840 m²-ko alfonbra gorriari bigarren bizitza emango zaio: 1.200 poltsa berrerabilgarri bihurtuko dira, Gipuzkoako Elikagai Bankuari emateko, eta prozesuak gutxi gorabehera 350 orduko lan inklusiboa sortuko du, Sutargiren eskutik.
2026/09/03
IngurumenaJosé Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuak, Gloria Vázquez Ingurumen Administrazioko zuzendariak eta Martín Aramendi Ataungo alkateak Arrondo auzoan kokatutako azpiegiturak bisitatu dituzte.
2026/09/02
IngurumenaGipuzkoako VI. Natura eta Ingurumen Zinemaldiaren erakustaldia irailaren 7tik 12ra egingo da Donostian eta Tolosan, eta gizakien eta naturaren arteko harremana lantzen duten sei proposamen eskainiko ditu.
2026/08/11
IngurumenaGipuzkoako Foru Bideometria Sareko kamerek zerurantz orientatutako irudia eskainiko dute eklipseak irauten duen bitartean, etxetik jarraitu ahal izateko, bereziki mugikortasun urriko pertsonei begira.
2026/07/29
IngurumenaGloria Vázquez Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Administrazioko zuzendariak eta Egoitz Luisa Anoetako alkateak 4.663 metro koadroko espazio berria bisitatu dute; naturarekin harremana, bizikidetza eta ingurumen-hezkuntza uztartzen dituen gunea.
2026/07/28
IngurumenaJosé Ignacio Asensio: “Gipuzkoa berriro ere ekonomia zirkularraren abangoardian dago. Erreparatzeko eskubidea zerbitzu publiko bihurtu dugu, herritarrak ahalduntzeko, zaharkitze goiztiarrari aurre egiteko eta hondakin elektronikoak murrizteko”.
2026/07/23
Ingurumena800 metroko foru-tarte berriak jarraipena ematen dio bi udalerrien arteko bidegorriari, eta eguneroko joan-etorrien segurtasuna hobetzen du.