Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/12/11
KulturaUdalerri bakoitzak tailer bat eta hiru ikuskizun hartuko ditu; guztiak doakoak izango dira eta herritar guztiei irekita egongo dira.
2025/12/04
Kultura"Asetu zure jakinmina” lelopean, irakurzaletasuna eta kulturarako zaletasuna bultzatzeko kanpainan 11.000 bonu aterako dituzte, Gipuzkoako 68 liburu-dendatan banatzeko. Goizane Álvarez Kulturako diputatuak azpimarratu du aurrekontua % 50 handitu dutela.
2025/11/13
KirolakGipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak Gipuzkoako kirolaren urte historikoa markatu duten lorpenak, ibilbideak eta balioak aitortu ditu.
2025/11/10
KirolakGipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Departamentuak eta Congreso Mujeres y Deporte elkarteak antolatu dute ekitaldia, eta azaroaren 28an eta 29an estatuko eta nazioarteko 30 hizlari eta erreferente baino gehiago bilduko ditu Aquariumean.
Mónica Pedreira eta Ana Priede Trantsizio Ekologikoko eta Lankidetzako zuzendariek Sheroes Hangout proiektuaren sustatzaile den Bekoz Beko Gipuzkoako elkartea hartu dute Aldundian.
2025/10/23
KulturaHiru saio izango ditu ekimenak: lehenengoa urriaren 28an izango da, Maikel Rodriguez kubatarraren eskutik. Azaroan, Booloo Senegal-en txanda izango da, eta abenduan, Ecocrea Kolonbiako erakundearena. Saio guztiek bi zati izango dituzte. Lehena, identitateari eta bizi-esperientziei buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko; bigarrena, berriz, kultura-adierazpenei buruzkoa.
2025/10/21
KirolakRural Kutxaren Askatasunaren etorbideko egoitzan, gaur arratsaldean, Kirolgi Fundazioak eta Rural Kutxaren Gizarte Ekintzak sustatutako "Kirol talentua bultzatzeko Rural Kutxa bekak" emateko ekitaldia egin da. Beka horien helburua da goi-mailako kirolaren eskakizuna eta prestakuntza akademikoa bateratzen dituzten Gipuzkoako kirolari gazteei laguntzea.
2025/10/20
KulturaProiektua Gipuzkoaren izena lehen aldiz idatziz jaso zeneko milurtekoaren ospakizunaren barruan kokatzen da, eta Batzar Nagusien eta Aldundien milaka dokumentu historiko munduko edozein lekutatik eskuratzeko aukera emango du.
2025/10/13
KirolakAurreko urteko arrakastaren ondoren, Foru Aldundiko Kirol Departamentuak eta merkataritza-guneak emakumeak kirol-jardueran inplikatzeko apustua berretsi dute, eta urrian eta azaroan dozenaka saio jasotzen dituen egitaraua diseinatu dute.
"Irakurri, hitz egin, abestu eta jolastu" lelopean, Bookstart Euskadi-Gipuzkoa programaren laugarren edizioa aurkezten da. Irakurzaletasuna sustatzeko doako programa da, eta urtero euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko liburuak ematen dizkie 0 eta 3 urte bitarteko haurrei, eta 5 urtera artekoei, biztanle gutxiko eremuetan. Hala, aurten, Ataunek, Idiazabalek eta Legorretak bat egingo dute Alkiza, Larraul, Lasarte-Oria, Ordizia, Orio eta Urnietako udalerriekin, non dagoeneko abian dagoen ekimena.
2025/09/29
KulturaGoizane Alvarez Kultura diputatuak azaldu duenez, ekimenaren helburua kontakizun historikoari heltzea da, “hiru ardatzetatik: ikerketa historiografikoa; kazetaritza, memoria eta testigantza pertsonala, eta fikzio literarioa”. Egitarauak hiru ponentzia izango ditu, eta horietako bakoitza Donostian zein Gasteizen egingo da urrian zehar.
2025/09/17
KulturaGoizane Álvarez: "Ondarea identitatea, memoria eta etorkizuna da, eta guztiontzat irisgarria izatea nahi dugu".
2025/09/10
KirolakDeialdiak 30.000 euroko zuzkidura du guztira, eta Gipuzkoako 30 kirolari gazte izango dira onuradun.
2025/09/09
KulturaLaguntza-lerro horrek 14.000 euroko aurrekontua du, eta Aldundiko Kultura Departamentuak bultzatutako 2024-2027 aldirako Beken Plan Estrategikoaren parte da.
2025/09/09
LankidetzaAna Priede Lankidetzako zuzendariak eta Isaac Palencia Gazteriako zuzendariak Gipuzkoak giza eskubideen defentsarekin duen konpromisoaren berri eman diete.
2025/09/08
LankidetzaGoizane Álvarez Kulturako diputatua ikasleekin bildu da, eta esan die "proiektu honen gauzarik baliotsuena nerabeei eta gazteei ahotsa ematea dela, beren kezkak adierazteko, askotan ikusezin bihurtutako problematikak islatuz".
2025/09/04
KulturaMexikon filmatu zen, María Luisa Elío nafarraren memorietan oinarrituta, eta filma erbesteko zinemako obra garrantzitsuenetako bat da. Proiektu honek Nafarroako Gobernuaren babesa eta UNAM Filmategiaren lankidetza ditu. Filma Zinemaldian izango da ikusgai, Klasikoak atalaren barruan.
2025/07/17
KulturaAztarnategian aurkitutako kultura mousteriarreko piezak adierazten dute neandertalak izan zirela San Adrianen
Eroritako piezak Gipuzkoako Artxiboa Historikoan utziko dira behin-behinean. Bestalde, eraikinaren sistema elektrikoan kalteak baztertzeko bigarren berrikuspen bat egiten ari dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Andade GKEak urtebete baino gehiago daramate elkarlanean material sozio-sanitarioari bigarren bizitza bat emateko.