Albisteak
Albisteak
Gipuzkoako azken albisteak

2020/07/24
Kultura
Kultura Eskola katalogorako proposamenak aurkezteko epea ireki da
Kultura Eskola Etorkizuna Eraikiz programaren barruko proiektu esperimental bat da, helburutzat duena kulturarako sarbide unibertsala sustatzea, gazteen interes sortzailea garatzea, kultura ohiturak sortzea eta Gipuzkoako lurralde historikoko kultura sarea sendotzea.

2020/07/23
Kultura
«Terrorismoaren narratibak. Nola kontatzen, transmititzen eta ulertzen dugun» liburuaren aurkezpena
Liburuaren aurkezpen ekitaldian izan dira Harkaitz Millan Kulturako diputatua, Eduardo Mateo eta Antonio Rivera argitalpenaren editoreak eta Luisa Etxenike idazlea, kapituluetako baten egilea bera.

Nazioen Ligaren kontseiluak Donostian egindako bileraren mendeurrena ospatuko du Aldundiak
Bilera garrantzitsu hura gogorarazteko, Aldundiak ekitaldi bat egingo du uztailaren 30ean foru jauregiko tronu aretoan; erakusketa bat ere izango da, eta udazkenerako, berriz, hainbat konferentzia eta zinema ziklo bat antolatuko dira.

Gipuzkoa Cooperak zinema-tailerrak sustatzen ditu
Argentinako 250 bat ikaslek hartu dute parte 2017an, Donostia Zinemaldiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duten proiektu honetan

2020/07/14
Kultura
Kultura Departamentuak Lanabesa laguntzen deialdia ireki du
• Konpainia eszenikoentzako laguntzek 180.000 euroko zuzkidura dute guztira; ikus-entzunezko proiektuei zuzendutakoek, 150.000 eurokoa; eta antzerki sarerako laguntzek, 200.000 eurokoa.

2020/07/02
Kultura
Aurkezpen ekitaldia: Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko V. Poesia Saria
• Jon Gerediagak, “Natura berriak” lanarekin, irabazi du edizio hau, eta José Ramón Anda eskultorearen lana eta 12.000 euro jaso ditu.

2020/07/01
Kultura
Kulturako Foru departamentuak "Don Herberten eskutik" erakusketa aurkeztu du
• Koldo Mitxelena eta Gordailua elkarlanean aritu dira uztailaren 2tik irailaren 18ra bitartean Don Herbert-en karrera luzea, zabala eta emankorraren lagin hau hartzeko.

2020/06/25
Kultura
Pello Leiñena donostiarra izango da Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboaren zuzendari berria
- Erakundearen orain arteko zuzendariak erretiroa hartzeko utzi du kargua, 20 urtez artxiboaren antolaketa-egitura eta musika-erakunde eta -erakundeekiko harremana finkatu ondoren.

2020/06/19
Kultura
Kultura Departamentuak aparteko Kultura Bonua kaleratuko du eta autonomoentzako laguntzak onartu ditu
• Kultura Bonua udan: guztira 10.416 bonu jarriko dira salgai, literatura, musika eta zinemaren kontsumoa sustatzeko, 8 eurotik 12 eurora bitarteko deskontuekin.

2020/06/11
Kultura
“Piztu Kultura” prestakuntza eskainiko die Gipuzkoako kultura eragileei
• Prestakuntza saioak K-Bulegoak koordinatuko ditu, eta lehena Piztu Kultura planean aurreikusitako neurriak aztertzera eta zabaltzera bideratuko da. Ikastaroa ekainaren 15etik 19ra bitartean egingo da, online formatuan.