Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Landa Ingurunea
Lurralde Oreka
gaietarako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

20
Gastro Gazteak Pagoetan bildu ditu sektoreko gazteak, gastronomia berdeaz, basoaz eta lurraldeaz hausnartzeko

2026/07/13

Lurralde Oreka

Mantala Basque Gastronomyk antolatuta, BSTK Basotik Fundazioarekin lankidetzan, jardunaldiak gastronomia berdean jarri du arreta, baita basoak ezagutza, produktu, biodibertsitate eta etorkizun-eremu gisa sektorearentzat duen eginkizunean ere

AUSPOA Ekoizle Gazteak programaren lehen edizioak 10 proiektu bildu ditu, lehen sektorearen etorkizuna bultzatzeko

2026/07/02

Lurralde Oreka

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Basque Culinary Centerrek bultzatuta, programak lurraldeko ekoizle gazteei lagunduko die diagnostiko, mentoretza eta euskal ekosistema gastronomikoarekin konektatzeko prozesu baten bidez.

Aburuza sagardotegiak irabazi du XXV. Gipuzkoako Sagardo Lehiaketa

Gipuzkoako Sagardo Lehiaketaren 25. edizioak Gipuzkoako sagardogileak, dastatzaileak eta sektoreko ordezkariak bildu ditu GOe-n, tradizioa, berrikuntza eta lurralde-identitatea balioan jarri dituen ekitaldian. Basque Culinary Centerrek aitortza berezia jaso du sektorearen sustapenean eta ezagutza belaunaldi berriei transmititzeko egindako ekarpenagatik.

Basotik fase berri batean sartu da, Gipuzkoako basoen etorkizuna bermatzeko tresna estrategiko gisa

2026/06/24

Lurralde Oreka

Fundazioak 200 basojaberen 1.800 hektarea baino gehiago kudeatzen ditu, eta BasoHUBen bidez aliantzak aktibatu ditu basoen zaintza gizarte osoaren erronka partekatua izan dadin

Aldundiak hobekuntzak bultzatu ditu Tolosaldeko errepide sarean, udalerri txikien mugikortasuna indartzeko

Eider Mendoza diputatu nagusia Albiztur, Beizama, Errezil eta Bidaniako alkateekin bildu da, inguruko errepideak hobetzeko 1,2 milioi euro inguruko inbertsioarekin lotutako jarduketak aztertzeko

Gipuzkoak bultzada berri bat eman dio LandaGO landa mugikortasun autonomoko proiektu aitzindariari, udalerri txikietan garraio alternatibak indartzeko helburuarekin

Proiektuak aurrera egin du teknologia benetako baldintzetan baliozkotzeko azken asteotan Amezketa eta Abaltzisketan egindako probekin. Herritarrak, tokiko enpresak eta eragile teknologikoak elkarlanean ari dira garraio-eredu jasangarria, autonomoa eta udalerri txikietara egokitua lortzeko.

AUSPOA EKOIZLE GAZTEAK: Gipuzkoako gazte ekoizleen jarduera indartzeko programa abian da

2026/06/05

Lurralde Oreka

10 ekoizlek diagnostiko eta mentoretza pertsonalizatuko plan indibidualizatu batean parte hartu ahal izango dute, beren proiektuak indartzeko, posizionamendua hobetzeko eta euskal ekosistema gastronomikoaren barruan hazteko aukera berriak zabaltzeko.

Lurralde-kohesioa eta landa-ingurunearen kudeaketa iraunkorra aztergai Foru Aldundiak antolatutako udako ikastaroetan

2026/06/04

Lurralde Oreka

Lehenengo ikastaroa, "Biztanlegoa finkatzeko neurriak herri txikietan eta landa eremuan", ekainaren 22an izango da, eta erronka demografikoak eta herri txikietan eta landa-eremuetan biztanleria errotzeko politika eta irtenbide estrategikoak jorratuko ditu.

Pagoetako natura-parkearen eguna egingo da ekainaren 7an

2026/05/28

Lurralde Oreka

Aurten egitarau bateratua antolatu da Pagoeta Mendizale Elkartearekin batera. Programatutako ekintzen artean, pottoka arrazaren azalpena, euskal makila borrokaren erakusketa nahiz Basabizin sendatutako hegaztien askatzea egingo dira.

Babes publikoko zortzi etxebizitza tasatu eraikiko dira Bidania-Goiatzen, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta

2026/05/20

Lurralde Oreka

Etorlur sozietate publikoak Bidania-Goiatzeko Udalarekin lankidetzan kudeatutako sustapen honek 2 eta 3 logelako etxebizitzak eskainiko ditu jabetza-erregimenean

Lehen sektorearen funtzio ekosistemikoa aitortzeko laguntza aitzindaria aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Eredu berriak nekazaritzak, abeltzaintzak eta basogintzak lurraldearen, ingurumenaren eta gizartearen alde egiten duen lana aitortzen du eta ekonomikoki babesten du. Eider Mendoza: "Lehen sektorea funtsezkoa da lurralde berde eta orekatu bat eraikitzeko, baita, noski, gure etorkizuna eraikitzeko ere; ekimen honekin urrats sendo bat ematen dugu haren balioa aitortzeko eta etorkizunerantz proiektatzeko"

Gipuzkoako Foru Aldundiak jabetza- erregimeneko babes publikoko etxebizitza tasatuen sustapena aurkeztu du Bidania-Goiatzen

2026/05/08

Lurralde Oreka

Informazio saioa maiatzaren 14an izango da, 18:00etan, Bidania-Goiatzeko udaletxean.

Gipuzkoako larreen irekiera ofiziala jasoko du Zelatunek (Hernio) ostiralean

2026/04/29

Lurralde Oreka

637 abeltzainek 42.841 abelburu igoko dituzte aurten lurraldeko mendietako larreetara. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Errezilgo Udalarekin batera, ekitaldi publiko bat antolatu du urteroko mugarri hau ospatzeko

2026/04/21

Lurralde Oreka

Dinosauroen garaiko iratzeetatik etorkizuneko lorategietara: Iturrarango 22. Landare Berezien Azokak mundu osoko 50 mintegi bilduko ditu apirilaren 25 eta 26an

Azkoitian jabetza publikoa duen eraikin baten okupazioa salatu du Aldundiak eta espazioa lehen bait lehen uzteko eskaera egin du

Azkoitian berriki eraikin baten okupazioak sortu duen egoeraren inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak honako hau adierazi nahi du:

“Gipuzkoako Desioen Basoa” ekitaldiak 120 pertsona bildu ditu Mutrikun

2026/03/18

Lurralde Oreka

BSTK Basotik Fundazioak 120 pertsona inguru elkartu ditu Mutrikun, “Gipuzkoako Desioen Basoa” ekimenaren bidez, zuhaitz-landaketa kolektiboa eta parte-hartzaileen desioak uztartuz.

2026/03/04

Lurralde Oreka

Funtsezko tresna da ustiategien jarraipena ziurtatzeko eta Euskadin nekazaritza-belaunaldi berriari bidea irekitzeko

Basotik eta Real Sociedad Fundazioak elkarrekin bat egin dute Desioen basoaren landaketan

2026/02/28

Lurralde Oreka

Elkarlan honi esker herritarrek Aian larre zahar bati baso autoktonoaren etorkizuna eman diote 300 pertsona bildu dituen Desioen basoaren jaialdiaren baitan

Basotik Baso Behatokia jarri du martxan: Gipuzkoako gizarteak basoen kudeaketa arduratsua eskatzen du

2026/02/18

Lurralde Oreka

Basotik Fundazioak Basotik Behatokia aurkeztu du, herritarren eta fundazioaren parte diren baso-jabeen pertzepzio eta beharren inguruko informazioa biltzeko helburuarekin garatutako tresna.