Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/07/23
Lurralde Oreka“Ziurgabetasun handiko testuinguru geopolitikoan, EBren elikadura-segurtasunak eta -burujabetzak maila goreneko aurrekontu-lehentasuna izan behar du” “Europako nekazarien artean amorru- eta haserre-giroa dago, ez baitago haien nekazaritza-jarduera planifikatzeko esparru egonkorrik”. “Ezin zaio eskatu Europako nekazaritzako elikagaien sektoreari ahalegin handiagoa egitea eta haren finantza-esleipena murriztea, NPB politika ez-osagarrien esparru bateratuan deseginda” adierazi du Amaia Barredok. “Aurreko erreforman ikusi genuen Flandrian eta Valonian salbuespen bat ezarri zela, eta erreferentzia hori kudeaketarako gure eskualde- eta eskumen-ahamenerako oinarria izan daiteke”
2025/07/10
Lurralde OrekaEtorkizuneko baserritarrek eta Eider Mendoza diputatu nagusiak lehen sektorearen erakargarritasunari eta horrek herritarren ongizate integralean duen eraginari buruz hitz egin dute Zarauzko “Ongizatearen Plazan”.
2025/07/03
Lurralde OrekaEkimen berria gaur aurkeztuko da, Basotik Fundazioaren lehen Biltzarraren testuinguruan. Biltzar horrek 100 jabe baino gehiago bilduko ditu gaur arratsaldean Kursaal Kongresu Jauregian; horien baso-kudeaketa jada Fundazioaren esku dago. Urte eta erdian 1.000 hektarea baino gehiago kudeatzen hasiak dira, eta proposamenen onarpen-tasa % 85etik gorakoa da. Horrek guztiak bermatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako ekimen honen arrakasta.
Euskadiko balio ekologiko handieneko hezeguneetako bat da; mehatxatutako flora- eta fauna-espezieak bizi dira bertan, eta uretako hegaztiak migratzeko gune estrategikoa da. Ekainean hasi eta udazkenean amaitzea aurreikusten den proiektuaren helburua da 2,5 hektarea padura berreskuratzea, itsasaldien dinamika naturala berrezarriz estuarioan.
Aldundiak, Gipuzkoako Urak eta Amezketako Udalak 4,63 milioi euroko inbertsioa duen proiektu estrategikoa bultzatu dute.
2025/06/11
Lurralde OrekaUrumea, Leitzaran eta Bidasoa ibaien goi-ibarretan bizi den ugaztun hori galtzeko arrisku larrian dauden espezieen zerrendan sartu da. Gipuzkoako Foru Aldundiak 20 urte baino gehiago daramatza hura zaintzen, abangoardiako kudeaketa–teknikak aplikatuz. LIFE Kantauribai programa indartuz, espezie horren ezagutzan eta berreskurapenean aurrera egitea espero da.
2025/06/05
Lurralde OrekaEkainaren 4an eta 5ean, bi udalerri horietako 40 herritarrek lehenengo erakustaldian parte hartu dute, eta esperientziari buruz dituzten iritziak partekatu dituzte, etorkizuneko garraiobide autonomoa egokitzen aurrera egiteko. Erakustaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektu aitzindari honen lehen fasearen parte dira, LandaGOren helburua da landa udalerrien mugikortasuna erraztea eta, horrela, haien bizi kalitatea eta ongizate integrala hobetzea.
2025/06/02
Lurralde OrekaGipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako jardunaldiak, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin, naturarekiko lotura eta kontzientzia sustatu nahi izan ditu.
Baserritar Misto Profesionala bezalako ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako prozesu honen emaitza dira. Herritarren Batzarrak klima aldaketaren erronkari erantzun nahi dio, lehen sektorea bultzatuz. Zozketa zibikoaren bidez aukeratutako 32 gipuzkoarrek proposamen batzuk egin dituzte ekimen honen baitann, eta 2027an osorik betetzea aurreikusten da.
2025/05/14
Lurralde OrekaBi erakundeek Kudeaketa Plan Orokorra onartu eta sinatu dute, baita datozen hamar urteetarako finantzaketaren oinarriak, Mankomunitatearen egitura eta funtzionamendua ere.
2025/04/27
Lurralde OrekaGipuzkoako Foru Aldundiak irekiera ofiziala gauzatu du Berastegiko Udalarekin elkarlanean antolatutako ekitaldian.
2025/04/24
Lurralde OrekaGipuzkoako Foru Aldundiak Berastegiko Udalarekin lankidetzan ekitaldi berezia antolatu du, lurralde osoko abeltzaintza estentsiboaren balioa agerian jartzeko.
Diputatuen Kontseiluak basoen hobekuntzarako dirulaguntzen deialdi berria onartu du, banda marroiari arreta berezia eskainiz, eta baserritarren belaunaldi-erreleborako laguntza-programa handitu du
2025/04/10
Lurralde OrekaIturrarango Landare Berezien Azoka, Larreen Irekiera eta Natura Parkeen Egunak ospatuko dira apiriletik ekaina bitarte.
· Basotik komunitatea osatzen duten 60 pertsona inguru elkartu dira gaur Orion, eguna ospatu eta landutu duten zuhaintzarekin batera desio bat eskatzeko, Gipuzkoako Desioen Basoa biziberrituz
2025/03/07
Lurralde Oreka· Martxoaren 15etik 21era, Gipuzkoako basoen garrantziaz eta hauek pertsonen ongizatean duten eraginaz herritarrak sentsibilizatzeko ekintza sorta antolatu dute. · Ekimena Ipuzkoa 1000ren testuinguruan kokatzen da. “Gipuzkoa” hitzaren milurtekoa aprobetxatuz, komunitate gisa partekatzen ditugun balioei buruz hausnartzea eta balio horiek indartzea bilatzen du, honelako ekintza eta proiektuen bidez.
· Argindegi eraikineko egokitutako etxebizitzak udalerriko pertsonei babesa emango die larrialdi-egoeren aurrean. Proiektuak 150.586,46 euroko kostua izan du eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 110.000 euro bideratu ditu.
2025/02/14
Lurralde OrekaOnartutako dokumentuak basoaren funtzioak modu orekatuan optimizatzera bideratutako hainbat ekimen jasotzen ditu, jasangarritasunaren hiru zutabeak kontuan hartuta: ingurumena, ekonomia eta gizartea
· Gipuzkoako Foru Aldundiak deialdia argitaratuko du datorren asteartean (otsailak 4, baserriko lana beste jarduera profesional batekin bateragarri egin nahi duten pertsonek ekimen aitzindari honetan parte har dezaten. · Enpresaren eta Baserritar Misto Profesional izateko interesa duen pertsonaren arteko akordioa formalizatu ondoren, foru erakundeak 60.000 euroko diru-laguntza emango die baserritarrei, eta 30.000 eurokoa enpresei. Programak sei urteko iraupena izango du.
2025/01/30
Lurralde OrekaHilabeteetako lan gogorraren ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Ehiza Federazioarekin adostu du larrialdiko neurri berriak ematen dituen Agindu berria, lurraldean ehiza modu seguruagoan egingo dela bermatzeko.