Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/02/10
Mugikortasuna• Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bultzatutako hitzarmen-proposamenak, 4 urteko iraupena izango du, eta urteko 1.354.733 euroko dirulaguntza-lerro bat izango du, helburutzat hartuta egungo mugikortasun erronkei laguntzea MUGI sistema osatzen duten Gipuzkoako 11 udaletan.
2022/01/28
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romerok eta Mugikortasuneko zuzendari Ander Iturriak gaur goizean bisitatu dute Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketako Institutua, non aurkeztu den zama-bizikleta, ikastetxe horretako galdaragintzako eta soldadurako erdi maiako ikasleek diseinatua Gurpilartea elkarteak bultzatutako proiektu baten barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko Departamentuaren laguntzarekin.
2021/12/29
Mugikortasuna- Horrela, Garraio Publikoaren Zerbitzua LABIk hartutako erabakietara egokitu da, gau zaharreko eta hurrengo jaiegunetako ospakizunetarako murrizketak gogortu baititu. - Gainerako asteburuetan zerbitzuak ostalaritza ixteko ezarritakoa baino ordubete gehiago mantenduko dira. Azken ibilbidea 2: 00etan izango da
2021/12/23
MugikortasunaGipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuak, Rafaela Romero buru duela, Antzuolako bide berdeko tunela konpontzeko herritarren eskaerei erantzuten die, eta ia 200.000 euro bideratzen ditu tunela konpontzeko eta garbitzeko.
2021/12/15
MugikortasunaGaur arratsaldean, Donostiako Tabakaleran, Guztiok Mugituz saria eman da – Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak urtero ematen duena –, eta bosgarren edizio honetan, Euskadiko Saharako Ordezkaritza izan da saritua, Tindufeko errefuxiatu-esparruetan funtsezko mugikortasun eskubidearen alde egindako lana eskertzeko.
2021/12/02
MugikortasunaLehenengo aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundia POLIS urteko konferentzian dago, aurten Suediako Goteborgen.
2021/11/26
MugikortasunaBigarren fase honek Urbil merkataritza-gunetik Michelin ingurura doan 979 metroko zatia hartzen du, eta 386.785,27 euroko inbertsioa ekarri du
2021/11/12
Lurralde antolaketaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romerok parte hartu du Portugalgo Porto hirian, azaroaren 11n eta 12an, egin den European Metropolitan Authorities (EMA) sarearen urteko foroan, eta, halaber, topaketa horren sinadura politikoan parte hartu du, klima-neutraltasunean politika aktibo baten aldeko ekintza berritzaileak ezartzeko funtsezko eragile gisa metropolialdeek duten zeregina balioan jartzeko
2021/11/04
MugikortasunaRafaela Romero Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Eneko Goia Donostiako alkateak prentsaurrekoan aurkeztu dute, gaur goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmen berria, garraio publikoaren eta hiri mugikortasunaren kudeaketari dagokiona. Hitzarmen historikoa da, 650.000 eurokoa, hiriko Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planeko ekintzak eta programak garatzera bideratua, eta Gipuzkoako mugikortasun berriaren oinarriak ezartzen ditu.
2021/10/14
MugikortasunaZuzkidura bi laguntza-lerro berritan banatuko da. Horien bidez, hain zuzen ere, herrien eta udalerrien konfigurazioa inbertitu, antolatu eta planifikatzeko behar diren baliabideak eman nahi zaie tokiko erakundeei, hurbileko mugikortasunari lehentasuna emanez, udalerriaren osasunean eta ongizatean eta herritarren ongizatean eragina izango duten garraiobide jasangarrien bidez
2021/10/07
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, "Pertsonen mugikortasun jasangarri eta irisgarria" izeneko mahai-inguruan parte hartu du gaur goizean, SUM Bilbao 21 (Sustainable Urban Mobility Congress) kongresuan. Nazioarteko erreferentziazko ekitaldia da, liderrak, erakundeak eta enpresak biltzen dituena etorkizuneko mugikortasunaren alderdi estrategikoen inguruko esperientziak eta konponbideak trukatzeko, ikuspegi jasangarri batetik.
2021/09/23
MugikortasunaEkintzaren helburua, Mugikortasunaren Europako Astearen barruan, 14 eta 25 urte bitarteko MUGI txartelaren erabiltzaileak mobilizatzea da, sare sozialetako ikus-entzunezko lehiaketa baten bidez.
2021/09/21
MugikortasunaProiektu pilotua datorren astelehenean, irailaren 27an, jarriko da abian, 9 asteko iraupena izango du eta azaroaren 28an amaituko da.
2021/07/01
MugikortasunaEibar-Maltzaga bidegorriak inguruko herritar guztien aintzatespena du, baita Europakoarena ere, eta, orain, estatu mailan bizikleta bidezko mugikortasunean adituak direnen aintzatespena ere badu.
2021/06/29
MugikortasunaEmakida berria, 30 autobus hibrido berrirekin, aurreko emakidadunaren 11ri gehituta, flota eta bere ibilbideak zabalduz
2021/06/23
Lurralde antolaketaRafaela Romero: "Aldundiak konpromiso sendoa du Pasaiarekin, badiako ekonomia, hirigintza eta gizarte sarea leheneratzeko. Gipuzkoako lurralde kohesioaren eta orekaren aldeko apustu irmoa da”
2021/06/21
MugikortasunaAbian jarri da "Hiriko eta hiri inguruko bizikleta istripuak generoaren eta psikologiaren ikuspegitik" ikerlana; 5.000 euroko dirulaguntza jasoko du eta Miriam Garallin, Sonia Padoan eta Jara Mendiak egingo dute, Itziar Alonso zuzendari dela.
2021/06/19
MugikortasunaRafaela Romero: gure helburua, beti bezala, Gipuzkoako herritarrentzako garraio publikoa ahalik eta baldintza onenetan bermatzea izan da, batez ere, garraio publikoaren erabiltzaile diren eta gaur 02: 00ak arte lan egingo duten pertsona horiei arreta emateko, ordutegi zabaldu berrien arabera "
2021/06/17
MugikortasunaRafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua Maria Jose Rallo Garraio eta Mugikortasuneko idazkari nagusiarekin elkartu da Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioan.
2021/06/10
MugikortasunaRafaela Romerok Donostiako egoera salbuetsi du, izan ere, gaur aldatu dute kale jakin batzuetan 30 km/h baino gutxiagora zirkulatzeko betebeharra ezartzeko erabakia.