Albisteak
Gipuzkoako albisteak
José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak, Rafaela Romero Mugikortasuneko diputatuak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak gaur aurkeztu dute bizikletak elektrifikatzeko eta Zumarragan kargagailu elektrikoak jartzeko proiektu pilotua, udalerriko energia-komunitatearen (TEK) bidez energia berdea eta berriztagarria hornitzeko.
2023/03/13
MugikortasunaGipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari den Rafaela Romero Mugikortasuneko diputatuak hartuko du Ortzibiako txandakako lehendakaritza, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren ordez. Ortzibiak (aireportua sustatzen duen sozietateak) enkargatutako IKEI aholkularitza-enpresaren azterlanaren arabera, Hondarribiko aireportuak urtean 3 eta 4 milioi euro artean eragiten ditu balio erantsi gordinean, eta lanaldi osoko 15 eta 22 lanpostu artean sortzen ditu. Datuak Ortzibiako Administrazio Kontseiluak egindako bilkuran azaldu dira gaur.
2023/03/08
MugikortasunaMugikortasuneko diputatuak, Rafaela Romerok, MUGIren tarifak bateratzeko sistemaren azken aurrerapenak azaldu ditu Londresko Transport Ticketing Global biltzarrean, garraio publikoaren arloko mundu konbentzio garrantzitsuenean. Orobat azaldu du zer inpaktu sozial izango duten aurrerapen horiek, progresibitatearen ikuspegitik, gure garraio sistemako erabilera datuetan, bereziki nabarmendurik azken bi urteetan zehar ezarritako tarifa politiken hobekuntzak ekarritako abantaila sozialak.
2023/03/04
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Rafaela Romerok, «Gipuzkoa martxan» aurkeztu du gaur goizean Bidasoko hiriburuan, Irungo alkate José Antonio Santanorekin batera. Ekimena lurraldeko hainbat gunetan garatuko da bost astez, zertarako eta mugikortasun aktiboa sustatzeko, bereziki azpimarratuz Gipuzkoako bidegorrien eta ibilbideen oinezko erabilera.