Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

Bilaketaren emaitzak

20
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzua hobetu du Gaintzan, GO23E linean bi espedizio berri eginez

2026/09/04

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, irailaren 7tik aurrera, astelehenetik ostiralera bitartean bi espedizio berri egingo dira, Ordiziatik 14:40an eta 20:45ean aterako direnak.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak udako ikastaro bat antolatu du Oñatiko Unibertsitatea eta eraikinean egiten ari diren birgaitze integraleko lanak balioesteko

Ikastaroa irailaren 7an eta 8an egingo da, eta Sancti Spiritus eraikinaren historia, ondare-balioa eta zaharberritzearen bikaintasun teknikoa aztertuko ditu, bai eta ondareak aktibo ekonomiko eta turistiko gisa eskaintzen dituen aukerak ere.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak genero-ikuspegia duten hirigintza-jarduketak finantzatuko ditu Abaltzisketan, Soraluzen, Pasaian, Larraulen, Iruran eta Arrasaten

115.000 euroko zuzkidura duten laguntza hauek berritu egin dira, eta lehen aldiz udalek hirigintza-arloan gauzatze-lan zehatzak egin ahal izatea ere finantzatzen dute. Horren ondorioz, jasotako eskabideen kopurua nabarmen handitu da: bi izatetik sei izatera igaro da.

Azahara Domínguez diputatuak nabarmendu du Hondarribia eta Irun Donostiako ospitale-eremuarekin eta Miramonekin lotzen dituen E29 lineak 120.000 bidaia baino gehiago egin dituela bere lehen urtean

2026/07/10

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak nabarmendu duenez, linea hau sendotzen ari da Bidasoaldean, eta azken hilabeteetan haren erabilerak hilean 10.000 bidaiaren langa gainditu du.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Berastegi, Berrobi eta Elduainen eta Tolosaren arteko lotura hobetu du, TO02 linean zerbitzu berriak gehituta

2026/07/10

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, uztailaren 13tik aurrera, astelehena, linea honek gaueko bi zerbitzu berri izango ditu. Era berean, irailaren 1etik aurrera, goizeko lehen orduetako ordutegia zabalduko da beste bi zerbitzu gehituta.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Sarea Fundazioarekin elkarlanean dihardu, gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonek MUGI sistemara sarbidea izan dezaten laguntzeko

2026/07/08

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, bere departamentuak MUGI txartel anonimoak erosteko eta kargatzeko dirulaguntzak ematen ditu 2024tik. Ondoren, erakundeak txartel horiek banatzen dizkie laguntza ematen dieten pertsonei.

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi du Lurraldebuseko gaueko tarifa kenduko duela uztailaren 6tik aurrera

2026/07/04

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru arduradunak defendatu du neurri horrek aurrezpen "oso nabarmena" ekarriko diela pertsona askori.

Lurraldebuseko linea esperimental berri batek Eskuzaitzetako industrialdea eta Zubieta lotuko ditu iraileko bigarren hamabostalditik aurrera

2026/07/01

Mugikortasuna

Linea berri honek zerbitzua emango du goizeko lehen ordutik (5:30-6:00) eguneko azken ordura arte (22:00-22:30), astelehenetik igandera bitartean.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua kulturaz, folkloreaz eta kirolaz baliatuko da uda honetan turismoa Gipuzkoako eskualde guztietara irits dadin

2026/06/30

Turismoa

Basque Magazinerekin lankidetzan, ‘Jai (Hi!) Gipuzkoa’ aldizkaria argitaratu du. Gipuzkoako eta Frantzia hegoaldeko 31 turismo-bulegotan eta 70 ostatutan baino gehiagotan banatuko da. Aldizkariaren helburua bisitariek lurraldearen berezitasuna eskualdeetan zehar ezagutzea da.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzua hobetuko du Errezilen sei espedizio berrirekin

2026/06/26

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, proposatutako hobekuntzen artean gaueko bi zerbitzu berri sartzen dira larunbatetan urte osoan zehar. Gainera, uztaileko eta abuztuko lanegunetan beste lau espedizio izango dira, bi norabide bakoitzean. Aldaketa horiek datorren asteazkenean, uztailaren 1ean, jarriko dira martxan.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak banku-txartelarekin ordaintzeko aukera emango du Donostia eta Hondarribiko aireportua lotzen dituen linean

2026/06/25

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi du uztailaren 1etik aurrera, asteazkena, ordainketa-metodo hori erabili ahal izango dela E30 linean. Gainera, egun horretatik aurrera, MUGI anonimoak erosi eta txartelak kargatu ahal izango dira Loiuko aireportuan.

Azahara Domínguez diputatuak "parte-hartzetik eta lankidetzatik Gipuzkoa hobea eraikitzen jarraitzen duten adinekoen konpromisoa" aitortu du

2026/06/17

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Anakon Arrasateko Nagusien Kontseilua eta Irungo Auzo Elkarteen Federazioa aitortu ditu ditu Guztiok Mugituz sariarekin Donostiako Catalonia hotelean egin den ekitaldian

Azahara Domínguez diputatua Urola Kostako mankomunitatearekin bildu da turismo teknikari berria ezagutzeko

2026/06/12

Turismoa

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduradunak azpimarratu du oso garrantzitsua dela Gipuzkoako bisitari-kopuruan hirugarren helmugak langile tekniko espezializatuak izatea, Urola Kostan aberastasuna enplegu egonkorra, duina eta kalitatezkoa sortuko duen turismo-ereduaren kudeaketan aurrera egin ahal izateko.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolamendu Departamentuak Arrasateko Nagusien Kontseilua Anakon eta Irungo Auzo Elkarteen Federazioa saritu ditu Guztiok Mugituz 2026 sariarekin, Gipuzkoan mugikortasuna hobetzeko ahaleginagatik

2026/06/10

Mugikortasuna

Azahara Domínguez buru duen departamentuak sari honekin Gipuzkoako gizarte zibil antolatuaren ahalegin altruista eta pertseberantzia aintzatesten ditu, egunero erakusten baitu "herritarren parte-hartzea oso tresna baliotsua dela errealitatea eraldatzeko eta pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Urola Erdiaren eta Donostiaren arteko lotura hobetuko du, UK01en gaueko espedizio berri batekin

2026/06/05

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, datorren ekainaren 15tik aurrera, astelehena, linea honek beste espedizio bat izango du astelehenetik ostiralera, 21:15ean Azkoititik Donostiara eta 22:25ean Donostiatik Azkoitira, Azpeitian eta Zestoan geldialdiak eginez.

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi du Oñatiko Unibertsitatea zaharberritzeko lanak erdibidean daudela

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua eraikin historikora egindako bisita instituzionalaren buru izan da, eta bertan parte hartu dute, halaber, Gipuzkoako Batzar Nagusietako hogei bat ordezkarik eta birgaitze-proiektuaren arduradunek.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen telefono bidezko arreta-zerbitzuko ordutegia zabaldu du

2026/06/02

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, orain arte 8:00etatik 20:00etara ematen zen ordutegia, astelehenetik igandera, urteko egun guztietan 07:00etatik 22:00etara emango da ekainaren 8tik aurrera.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Talentur abiarazi du, eskualde guztietara iristen den doako turismo-ikastaroen katalogoa

2026/05/28

Turismoa

Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, 26 ikastaro eskainiko dira, kosterik gabekoa partehartzaileentzat, berrikuntza, ekintzailetza, jasangarritasuna, irisgarritasuna, abegikortasuna eta zaharberritzeari buruz

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak GO07 linean Legazpirako beste lau espedizio, joaneko bi eta itzuliko bi, gehitu ditu astelehenetik ostiralera ekainaren 1etik aurrera

2026/05/22

Mugikortasuna

Azahara Domínguezek azaldu duenez, ekainaren 1etik aurrera, gaur egun Zumarragatik 10:15ean eta 12:15ean ateratzen diren autobusak Legazpitik aterako dira 10:05ean eta 12:05ean; eta Donostiatik 16:45ean eta 17:45ean irteten diren autobusek ibilbidea Legazpiraino luzatuko dute.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak lehen aldiz sartu ditu Turismo Behatokian Gipuzkoako turismoaren desestazionalizazioa eta deslokalizazioa neurtzeko datuak

2026/05/21

Turismoa

• Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Urrats erabakigarria ematen dugu, datuak biltzetik ezagutza sortzera pasatuz, eta, gainera, desestazionalizazioaren eta deslokalizazioaren erronka estrategikoei buruzko bi neurketa-indize gehitzen ditugu, eta horri esker, lan-aukera egonkorragoak sortzen ditugu urte osoan zehar, kalitate hobekoak eta Gipuzkoa osoan”.