Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Mugikortasuna
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

10

2023/03/27

Mugikortasuna

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Ander Iturri Mugikortasuneko foru-zuzendariarekin batera, Lurraldebus 2022 txosteneko datu garrantzitsuenak aurreratu ditu, eta laster ezarriko diren zerbitzuen hobekuntza nagusien berri eman du, Lurraldebusen erabiltzaile diren gipuzkoarrentzako onurak areagotuko baitituzte. Hobekuntzen artean, honako hauek nabarmentzen dira: lehenik eta behin, MUGI tarifaren deskontuak aplikatzea Bilboko aireportura egiten diren bidaietan, orain arte ezin baitzituzten MUGIren tarifa ekonomikoak baliatu; eta, bigarrenik, Lurraldebus lehenengoz iristea EHUren Leioako campusera, non, Romerok iragarri duenez, herritarrek MUGI tarifez baliatu ahal izango duten, bereziki Mugi Gaztea txartelaren titular diren ikasleek.

2023/03/24

Mugikortasuna

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak Donostia eta Irun elkartuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako bidearen informazio azterlana aurkeztu du gaur. Ia 10 kilometro luzeko azpiegitura horrek, Europako ardatza eta Atlantikoko korridorea konektatzeaz gainera, Donostialdea eta Bidasoa eskualdea ere lotuko ditu. Herritarrek luzaroan eskaturiko proiektu horrek mugikortasun erabilgarria eta segurtasuna lehenesten ditu. Lanak egiteko sei urte inguru beharko dira bidearen zortzi tarteetan, eta 22 milioi eurotik gora bideratuko dituzte.

2023/03/23

Mugikortasuna

Rafaela Romero Mugikortasun foru diputatua, saileko zuzendaria den Ander Iturrirekin batera, Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketako institutuan izan da gaur. Bertan, galdaragintza eta soldadurako gradu ertaineko ikasleek cargo social bizikleta elektrifikatuen hiru eredu berriak aurkeztu dituzte Gurpil Artea elkarteak bultzatutako proiektuaren barruan.

2023/03/22

Mugikortasuna

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Rafaela Romerok, Oñatiko alkate Izaro Elorzak, Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak eta Bergarako alkate Gorka Artolak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Gipuzkoako hiru herrien artean Lurraldebusen erabiltzaileentzako gune estrategikoa den San Prudentzioko nodo intermodala egokitzeko eta komuna jartzeko proiektuari ekiteko. Hitzarmenaren arabera, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Departamentuak exekuzio-aurrekontuaren % 60 jarriko du, 222.000 euro guztira. Foru Aldundietatik aterako diren 133.000 euroez gain, gainerako % 40 hiru udalek ordainduko dute.

José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak, Rafaela Romero Mugikortasuneko diputatuak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak gaur aurkeztu dute bizikletak elektrifikatzeko eta Zumarragan kargagailu elektrikoak jartzeko proiektu pilotua, udalerriko energia-komunitatearen (TEK) bidez energia berdea eta berriztagarria hornitzeko.

2023/03/13

Mugikortasuna

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari den Rafaela Romero Mugikortasuneko diputatuak hartuko du Ortzibiako txandakako lehendakaritza, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren ordez. Ortzibiak (aireportua sustatzen duen sozietateak) enkargatutako IKEI aholkularitza-enpresaren azterlanaren arabera, Hondarribiko aireportuak urtean 3 eta 4 milioi euro artean eragiten ditu balio erantsi gordinean, eta lanaldi osoko 15 eta 22 lanpostu artean sortzen ditu. Datuak Ortzibiako Administrazio Kontseiluak egindako bilkuran azaldu dira gaur.

2023/03/08

Mugikortasuna

Mugikortasuneko diputatuak, Rafaela Romerok, MUGIren tarifak bateratzeko sistemaren azken aurrerapenak azaldu ditu Londresko Transport Ticketing Global biltzarrean, garraio publikoaren arloko mundu konbentzio garrantzitsuenean. Orobat azaldu du zer inpaktu sozial izango duten aurrerapen horiek, progresibitatearen ikuspegitik, gure garraio sistemako erabilera datuetan, bereziki nabarmendurik azken bi urteetan zehar ezarritako tarifa politiken hobekuntzak ekarritako abantaila sozialak.

2023/03/04

Mugikortasuna

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Rafaela Romerok, «Gipuzkoa martxan» aurkeztu du gaur goizean Bidasoko hiriburuan, Irungo alkate José Antonio Santanorekin batera. Ekimena lurraldeko hainbat gunetan garatuko da bost astez, zertarako eta mugikortasun aktiboa sustatzeko, bereziki azpimarratuz Gipuzkoako bidegorrien eta ibilbideen oinezko erabilera.

2023/02/22

Mugikortasuna

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak aurreko urteko zuzkidura bikoiztu du, udaletako bizikleta eta oinezkoentzako bideak eraiki eta hobetzeko. Rafaela Romero: «Mugikortasun aktiboa, irisgarria, segurua eta berdintasunezkoa departamentuko politikaren funtsezko ardatzetako bat da legegintzaldi honetan, eta politika hori Gipuzkoako udalekin batera laguntzeko bultzada bat izango da».

2023/02/21

Mugikortasuna

Romerok MITeko adituen aurrean azaldu du Gipuzkoako garraio publikoaren arrakasta, MUGI sistemaren bidez. MITMAk antolatutako topaketan, foru diputatuak Gipuzkoako tarifen integrazio sistemari eta mugikortasunari buruz hitz egin du, genero ikuspegia integratzen duena eta zainketen mugikortasunari arreta ematen diona. Horrela, Gipuzkoako garraio publikoaren sistemaren arrakastaren funtsezko alderdiak zehaztu ditu, eta ADIFeko, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko eta Massachusettseko Instituto Teknologikoko (MIT) ordezkarien aurrean egin du. Azken horiek munduko erreferentzia dira mugikortasunari eta munduko unibertsitaterik onenari dagokienez, QS rankingaren arabera.