Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/01/23
IngurumenaJarduketak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak bultzatuta, 3,17 milioi euroko azken aurrekontua du, eta azpiegituraren segurtasuna, funtzionaltasuna eta jasangarritasuna hobetzeko aldaketa tekniko garrantzitsuak sartu ditu.
2026/01/22
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak beste bi urtez jarraituko du ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen kostua finantzatzen 5.000 biztanletik beherako udalerrietan.
2026/01/21
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/01/21
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, foru erakundeak bere mendi gida aurkeztu du asteazken honetan. Halaber, ostegunetik ostiralera Irungo Irugurutzetako meategiak, Urola Kostako "Ongi Etorri euskararen herrira" ekimena, Euskal Kostaldeko Geoparkearen Tour birtuala eta Pasaia Itsas Festibala aurkeztuko dira.
2026/01/21
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Donostiako Udaleko Ingurumen Zinegotzigoarekin lankidetzan, proiektu pilotu bat jarri du abian, Trainout delakoa, espazio publikoetan kirol materiala mailegatzeko.
2026/01/21
Diputatu NagusiaEusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak —Adinberri Fundazioaren bidez— eta Aretxabaletako Udalak abian jarri dute proiektu pilotu hau, espazio berean osasun-, gizarte- eta komunitate-zerbitzuak integratzen dituena, prebentzioaren, koordinazioaren eta 70 urtetik gorako pertsonen arreta pertsonalizatuaren alde apustu eginez. Osakidetzak Aretxabaletan bizi diren 70 urtetik gorako 1272 pertsona identifikatu ditu, eta, hasierako balorazio baten bidez, mendekotasuna duten 146 pertsona, 46 ahul eta 505 sendo atzeman ditu. Proiektuak Euskadiko beste udalerri batzuetara hedatzeko bokazioa du eta paradigma aldaketa bat dakar zaintza-sisteman, non pertsonak leku nagusia duen interbentzioan, zerbitzuen hartzaile gisa ez ezik, eskubide eta zainketen subjektu aktibo gisa ere. Zentro hori martxan jarrita, Osasun Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aretxabaletako Udalak zaintza-eredu gizatiar, hurbil, eraginkor eta jasangarriago batekin duten konpromisoa indartu dute, zahartzearen egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko gai izango dena
2026/01/21
Lurralde OrekaEkimenak iaz abian jarri zenetik izan duen harrera onaren ondoren, Foru Erakundeak programaren edizio berri bat jarri du abian. Berrikuntza nagusi gisa, eskaerak aurkezteko epea urte osoan egongo da zabalik.
2026/01/20
AzpiegiturakBide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamendua ari da dagoeneko 1,7 kilometroko bizikleta eta oinezkoentzako ibilbidea diseinatzeko lanean, N-634 eta AP-8 errepideen arteko tartean kokatuko dena eta hiru metroko zabalera izango duena.
2026/01/19
MugikortasunaAzahara Domínguez diputauak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 26, UK08 (Zarautz>Aia>Orio) eta UK48G (Zarautz>Aia>Orio noche) lineek geldialdi bat egingo dute Armendi Gain kaleko biribilgunean, farmaziaren aurrean.
2026/01/16
TurismoaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak azaldu duenez, foru erakundeak gida hau egin du, turismo fluxuak bailara guztietan orekatzea eta horietan guztietan garapen ekonomikoa sortzea helburu du