Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

10
Foru Aldundiak zuhaitz landareen mozketa indiskriminatuen aurkako gaitzespen irmoa berretsi du

Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuak “erabateko elkartasuna” adierazi die ekintza bandaliko horien ondorioak jasan dituzten baso-jabeei

Mugikortasun jasangarriari lotutako industriaren etorkizuna ikusgai izango da gaurtik aurrera Ficoban

Sektore honetan Europa Hegoaldean egiten den azoka profesional nagusia ireki dute Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumeneko sailburuak; mugikortasun berriaren balio kate osoa elkartu da bertan

Foru Aldundiak “ahalik eta gehien bizkortuko ditu epeak” Igeldoko Toki Erakunde Txikia sortzeko

2024/04/16

Gobernantza

“Espero dugu formula honek igeldoarren beharrei erantzun arinagoa eta eraginkorragoa emateko balio izatea”, adierazi du Irune Berasaluze foru bozeramaileak.

Ogasunak gaurtik aurrera ireki ditu ateak 2023ko Errenta aitorpena modu presentzialean egin ahal izateko

2024/04/16

Ogasuna

19.000 zergadunek baino gehiagok hitzordua hartu dute Foru Ogasunak lurraldean zehar prestatu dituen 11 bulegoetan aitorpena egiteko

Mendekotasuna duten pertsonen laguntzaileek doan bidaiatu ahal izango dute Gipuzkoako garraio publikoan

Gaurtik aurrera, mendekotasuna, ikusmen-urritasun larria eta gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten 30.000 pertsonak, Mugiren titularrak badira, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako txartel berri bat eska dezakete. Txartel horri esker, laguntzaileek doan bidaiatu ahal izango du lurraldeko garraio publikoan.

Kultura Sailak ‘Crossover. Cultura de Series’ zazpigarren edizioa aurkeztu du: Estreinaldi esklusiboek eta elkarrizketa nabarmenek markatuko dute ekitaldia

2024/04/15

Kultura

‘Crossover. Cultura de Series’ Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatutako jaialdia da, Kultur Factory kultur agentziarekin elkarlanean antolatua

Gipuzkoako bilketa metatua % 12,2 igo da martxora arte, aurreko urtearen aldean

2024/04/15

Ogasuna

Foru erakundeak 113 milioi euro gehiago bildu ditu martxoan, 2023ko aldi berarekin alderatuta

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Domínguezek, Club de Creativos-en 25. edizioari hasiera eman dio Kursaalean

2024/04/12

Turismoa

Gaur eta bihar bitartean Donostian izango den kongresuak publizitatearen eta komunikazioaren sektoreko milaka profesional bilduko ditu.

Europa hegoaldeko mugikortasun jasangarriak hitzordua du MUBIL Mobility Expon

· 105 enpresa erakusketarik Ficobako hiru pabiloiak beteko dituzte · Conference Arean mahai-inguruak eta hitzaldiak antolatuko dira, mugikortasunaren munduan puri-purian dauden gaiei buruzkoak · Azokarekin batera, bilera logistikoak egingo dituzte AEDIVEk, Direbús-ek, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak eta Hidrogenoaren Euskal Korridoreak · Azokaren laugarren edizioa apirilaren 17an eta 18an izango da