Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

10
TREBA Gurasoak programak 134 hitzaldi eta tailer programatu ditu Gipuzkoako 65 udalerritan

2023/11/13

Gazteria

Joan den ikasturtean 105 hitzaldi eta tailer egin ziren; beraz, hezkuntza-jardueren kopurua % 27,6 igo da. Gainera, edizio honetan 65 udalek egin dituzte eskaerak, aurreko urtean baino 17 gehiagok, hau da, % 35,4 gehiagok. Goizane Álvarez Gazteriako diputatuak adierazi duenez, «Gazteria Departamentuaren prestakuntza ekimen honen helburua da hobetzea haur eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak, gurasoak hezkuntzako gaitasunetan trebatuta».

ASPANOGI-k, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Familia Elkarteak, aurten bere XXV.  Urteurrena ospatuko du,” zilarrezko urteak” nahiz eta guk urre kolorearekin irudikatu,  mundu mailan haur minbizia honela irudikatzen bait da.

Elkartea, ASPANOVAS-área Gipuzkoa izenarekin hasten da giza ekimenean 1998 urtean eragindako 4 familiei esker. 25 urte hauetan bizipen ugari izan ditugu, garratzak eta baita ere goxoak, pirata eta familia askok osatzen dute ASPANOGIko istorioaren parte. Gaur egun 250 eragindako familia daude elkartean.

Adinberri Silver Forum-aren lehen edizioa “balantze ezin hobearekin” eta parte-hartze arrakastatsuarekin amaitu da

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik antolatutako nazioarteko azoka eta biltzarrak 900 profesionaletik gora eta 40 enpresa bildu ditu Zilarrezko ekonomiari buruzko Euskadiko lehen foroan

Carl Honoré eta Edurne Pasaban Gure Lurra Kongresuan izango dira

Lehen sektorea eta hiri-munduaren arteko topagunearen seigarren edizioak, lehen mailako egitaraua izango du, oreka berdea ardatz izanik

Deportivity, futbol-zelaietan joko garbia eta errespetua sustatzeko programa

2023/11/10

Kirolak

Deportivity programa Foru Aldundiko Kirol Departamentuaren, Gipuzkoako Futbol Federazioaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Gesto Deportivoren artean lankidetzan landu da.

Zumarragan, GI-2632 errepidearen bulebarizazioa inauguratu da, Lurralde Antolaketak 343.000 eurotik gorako inbertsioa eginda

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak eta José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatu eta lehen diputatu nagusiordeak inauguratu dute, Mikel Serrano Zumarragako alkatearekin batera, GI-2632 errepidearen bulebarizazioaren bigarren fasea. Zeharbidea hobetzeko, espaloiak zabaldu behar izan dira, aparkaleku-plazak berrantolatu, bizikleta-bide bat sartu eta berdeguneak sortu. Foru Aldundiak 344.000 euro inguruko inbertsioa egin du, eta Udalak 80.000 euro jarri ditu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen egitasmoak helburu du prozesu “diskretu eta sakonak” sustatzea, bizikidetzaren eremuan “aurrerapausoak ematen jarraitzeko”. Txosten batean bildu dira urte hauetan ateratako ikasgaiak

Neguko Bidezaintza Planaren operatiboa prest dago eta datorren asteazkenetik aurrera aktibatuko da

2023/11/09

Azpiegiturak

Plana apirilaren 15era arte egongo da indarrean, eta bide-sare nagusiaren eta bigarren mailako sarearen segurtasuna eta mantenimendua bermatuko ditu.

Adinberri Silver Forum-ek ehunka profesional, gizarte-erakunde eta 40 enpresa bildu ditu zilarrezko ekonomiari buruzko Euskadiko lehen foroan

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik antolatutako nazioarteko azoka eta biltzarrak Gipuzkoa mugarri egiten du Silver Economy eta zahartze osasungarriaren zerbitzura dagoen berrikuntzaren esparruan.

Aldundiak 2,86 milioi euro bideratuko ditu aurten Gipuzkoako I+G proiektuetara

2023/11/07

Gobernantza

Diputatuen Kontseiluak erabaki du laguntzetarako 668.224 euro gehiago xedatzea ikerketa sarearen eskaerei erantzuteko